174. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, jubilotekako arduradun lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

2024ko ekainaren 20an, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean jubilotekako arduradun lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

2024ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 5ean, argitaratu zen izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Haren aurkako erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi da.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–Deialdi horretan onartutakoen behin betiko zerrenda onartzea. Hona hemen zerrenda:

–Onartutako pertsonak:

ARRUABARRENA OCHANDORENA, MAITANE

BEIZAMA REZABAL, ALICIA

GARDE JAUNSARAS, LEIRE

LOIARTE ETXEKOLONEA, OLAIA

MORATO PERURENA, ITSASO

TELLECHEA IPARRAGUIRRE, AINHOA

–Baztertutako pertsonak:

MIQUELPERICENA TELLECHEA, ICIAR

  • Arrazoiak:

1.–B1 motako gidabaimenaren fotokopia ez aurkeztu izana.

2.–Eskatutako euskara-maila egiaztatzen duen agiririk ez aurkeztu izana (ahozko eta idatzizko C1).

Bigarrena.–Onartutako izangaiei jakinaraztea lehenengo ariketa (proba teorikoa) eta bigarrena (proba praktikoa) 2024ko irailaren 3an eginen direla, 9:00etan eta 11:00tan, hurrenez hurren, Etxalarko Kultur Etxean (Jauregieta kalea, 4).

Justifikatutako arrazoiengatik ariketak egiteko eguna, lekua edo ordua aldatu behar badira, aldaketa horiek Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen webgunean (www.bortziriakgz.eus) iragarriko dira.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-oholean eta erakundearen webgunean argitaratzeko agintzea.

Etxalarren, 2024ko abuztuaren 21ean.–Lehendakaria, Xabier Etxarte Miquelestorena.

Iragarkiaren kodea: L2412281