174. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Berraztertzeko errekurtsoa Iruñeko Udaltzaingoko inspektoreordearen 6 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka

Iruñeko Udaltzaingoko inspektoreordearen 6 lanpostu oposizio-lehiaketa prozeduraren bidez betetzeko deialdiari dagokionez, berraztertzeko errekurtso batzuk jarri dituzte 2024ko 122. NAOn –ekainaren 13koan– argitaratutako deialdiaren aurka honako hauek: José Javier Soto Blanco jn., Joseba Otano Villanueva jn., Javier Cuevas Azcona jn., Miguel Duque Rodríguez jn., Rubén Cilveti Loperena jn. eta Ignacio Serna Arrizabalaga jn.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat, interesdunei komunikatzen zaie iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkezten ahal dituztela Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean edo erregistro osagarrietan, edo aipatutako Legearen 16. artikuluan aurreikusten diren beste edozein bidetatik.

Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek recursosconvocatorias@pamplona.es helbide elektronikoaren bidez eskatu ahal izanen dute, izen-abizenak eta hura jasotzeko posta elektronikoko helbide bat emanda.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 5ean.–Giza Baliabideetako jarduneko idazkari teknikoa, Paula Unanua Albéniz.

Iragarkiaren kodea: L2411854