2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Epatzea 24-00791 gora jotzeko errekurtsoan, 2024ko plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruz
Rubén Sánchez Martínezek 24-00791 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Antsoaingo Udalak, 2024ko otsailaren 28ko osoko bilkuran, hartutako erabakiaren kontra. Erabaki horren bidez, 2024ko plantilla organikoa behin betiko onetsi zuen, eta errekurtsoa, zehazki, udaltzainen ordainsari-erregimenari buruzkoa da.
Espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero; hori dena, kontuan hartuz zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan –6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa–).
Antsoainen, 2023ko uztailaren 24an.–Alkatearen ordezkoa, Carlos Jiménez Sarasa.
Iragarkiaren kodea: L2411800