174. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

227E/2024 FORU AGINDUA, uztailaren 26koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 7ko 142E/2024 Foru Aginduan atzemandako akatsak zuzentzen dituena. Foru agindu horren bidez, Klima Aldaketaren Nafarroako Herritar Batzarra arautu zen.

Foru agindu horren 2.2 artikuluan bi akats atzeman direnez, bidezkoa da zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz. Izan ere, artikulu horretan xedatzen denez, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, administrazio egintzetan egiten diren akats material, aritmetiko edo egitatezkoak zuzentzea kasuan kasuko egintza eman duen organoari dagokio.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Klima Aldaketaren Nafarroako Herritar Batzarra arautzen duen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 7ko 142E/2024 Foru Aginduan atzemandako akatsak zuzentzea, honela:

Honako hau dioen tokian:

"–Bizileku duten herriaren tamaina: 4 pertsona 1.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan bizi direnak, 11 1.000 eta 10.000 biztanle bitarteko udalerrietan eta 14 10.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan.

–Bizileku duten lurraldea (Nafarroa 2000-ko zonifikazioa): 3 pertsona Ipar-mendebaldean bizi dira, 2 Pirinioaldean, 15 Iruñean, 2 Estellerrian, 2 Nafarroako Eki-erdialdean, 3 Erriberagoienean eta 4 Tuteran."

Honako hau behar du:

"–Bizileku duten herriaren tamaina: 5 pertsona 1.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan bizi direnak, 11 1.000 eta 10.000 biztanle bitarteko udalerrietan eta 14 10.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan.

–Bizileku duten lurraldea (Nafarroa 2000-ko zonifikazioa): 3 pertsona Ipar-mendebaldean bizi direnak, 2 Pirinioaldean, 14 Iruña aldean, 2 Estellerrian, 2 Nafarroako Eki-erdialdean, 3 Erriberagoienean eta 4 Tutera aldean."

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2024ko uztailaren 26an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2412046