173. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Musika eskolako irakaslea izendatzea

Eguesibarko alkatearen 2414/2024 Ebazpenaren bidez, eta bat etorriz Eguesibarko Udaleko Musika eskolako irakaslearen lanpostuan izendapena egiteko kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin, Ingrid Molnar Nemethy izendatzen da Eguesibarko Udaleko Musika eskolako irakasle, lan-araubidean, puntuazio handiena lortu duen izangaia baita. Hortaz, plantilla organikoan 7.11 zenbakia duen lanpostuari atxikiko zaio. Hori guztia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan, hain zuzen ere, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak.

2024ko abuztuaren 26an jabetu beharko du lanpostuaz.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, zuzendua ebazpen hau eman duen organo berari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen, 2024ko abuztuaren 20an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2412256