173. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Iruñeko ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko uztailaren 2an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 02955.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-20243100200102955 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

Lote bakarra:

–Erregistrokoa: Iruñeko 18081 zenbakiko finka, 01 atala, Iruñeko 1. Jabetza Erregistroko 636. liburukia, 303. liburua, 56. folioa.

–Erregistro kode bakarra / Erregistro finkaren identifikatzaile bakarra: 31010000145595.

–Azalpena: "Hiri-finka: beheko solairuko merkataritza-lokala, San Blas kaleko bi, lau, sei, zortzi, hamar eta hamabi zenbakietako etxeak eta Aita Maceda kaleko bat, hiru, bost, zazpi eta bederatzi zenbakietako etxeak hartzen dituen blokearen parte dena, Iruñean. Aita Maceda kaleko bost zenbakia duen etxeko atariaren ondo-ondoan dago, eskuinaldean, eta kale horretatik du sarbidea. Ehun eta laurogeita bat metro eta hamasei dezimetro karratuko azalera erabilgarria du. Mugak: aurrealdean edo hegoaldean, Aita Maceda kalea, kale bereko bost zenbakia duen etxeko ataria, Fuerzas Eléctricas de Navarraren lokala eta horretatik bereizi zen lokalaren gainerako zatia; eskuinean, sarreran, edo ekialdean, Fuerzas Eléctricas de Navarraren lokala eta horretatik bereizi zen lokalaren gainerako zatia; ezkerrean edo mendebaldean, Aita Maceda kaleko bost zenbakia duen etxeko ataria, gaur egun bereizten dena, eta zati batean Fuerzas Eléctricas de Navarraren lokala; eta barrenean edo iparraldean, bereizi zen lokalaren gainerako zatia. –Elementu komunetan duen kuota: %0,94".

–Katastrokoa:

Iruñean, 161. lurzatia, 7. poligonoa, 1. azpiarea, 13. hiri-unitatea eta 170. lurzatia, 7. poligonoa, 1. azpieremua, 15. eta 16. hiri-unitateak.

  • Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001983630KO.
  • Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001983730ZS.
  • Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001983731XD.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2024ko abuztuaren 20an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2412221