173. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

75/2023 prozedura arrunta

Fabiola Llorente Llorente, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den 75/2023 prozedura arruntaren administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 147/2024 epaia eman da 2024ko maiatzaren 29an eta irmo geratu da. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

"000147/2024 Epaia.

Lehendakaria.–María Jesús Azcona Labiano andrea.–Magistratuak.–Antonio Sánchez Ibáñez jauna.–Hugo Manuel Ortega Martín jauna.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 29an.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi honetako Administrazioarekiko Auzien Salak, zeina aipatutako magistratuek osatzen baitute, 00075/2023 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Errekurtso hori Uharteko ordenantza fiskal baten aurka jarri zen, zehazki, energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioen tokiko jabari publikoaren aprobetxamendu berezia edo erabilera pribatiboa egiteagatiko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aurka. Auzian, alderdi hauek parte hartu dute: errekurtsogile gisa, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU, Arancha Pérez Ruiz prokuradoreak ordezkatuta eta Ignacio Martín M. Fernández eta Alejandro García Piñán abokatuek defendatuta; eta demandatu gisa, Uharteko Udala, Eduardo de Pablo Murillo prokuradoreak ordezkatuta eta Fernando Isasi Ortiz de Barrón abokatuak zuzenduta.

EPAITZA:

Baiesten dugu I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren ordezkaritza prozesalak Uharteko ordenantza fiskal baten hasierako onespena, 2022ko irailaren 1ean datatua, behin betiko bihurtzeko erabakiaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (ordenantza fiskal horren bidez, energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioen tokiko jabari publikoaren aprobetxamendu berezia edo erabilera pribatiboa egiteagatiko tasa arautzen da), eta, ondorioz,

Deklaratzen dugu xedapen hori ez datorrela bat zuzenbidearekin, deuseza baita.

Xedapen hori baliogabetzen dugu (ikus 4. oinarri juridikoa in fine), eta

Demandatuak ordaindu beharko ditu prozesuko kostuak".

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Iruñean, 2024ko uztailaren 22an.–Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.

Iragarkiaren kodea: J2411224