2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UZTARROZE
Ordenantza fiskala, lizentziak emateko eta hirigintza-jarduketak tramitatzeko tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena
Uztarrozeko Udalak, 2024ko apirilaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Lizentziak emateko eta hirigintza-jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Iragarkia 2024ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 11n.
Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onesten da, eta testu osoa argitaratzeko agintzen, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Horiek horrela, ordenantzaren testu osoa ematen da argitara, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Uztarrozen, 2024ko uztailaren 26an.–Alkatea, Jone Alastuey García.
ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZA-JARDUKETAK TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Ordenantza hau eman da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legeari, hain zuzen ere lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Zerga-egitatea da hirigintza-jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak egokitu daitezen indarrean dauden hirigintza eta eraikuntza arauei.
3. artikulua. Udalaren honako hirigintza-jarduketa hauek daude tasei loturik:
1.–Lizentziak:
1.1. Lizentzia.
1.2. Lizentzia laburtua.
1.3. Jakinarazitako lizentzia eta erantzukizunpeko adierazpena.
1.4. Lurzoru urbanizaezineko aurretiazko baimenaren tramitazioa.
1.5. Partzelazio/banantze lizentzia.
1.6. Banaketa horizontalerako lizentzia-baimena.
1.7. Jarduera sailkaturako lizentzia.
2.–Aurretiazko ikuskapena duten baimenak eta lizentziak.
2.1. Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia.
3.–Hirigintzako planeamenduko tresnak:
3.1. Ondoko hauek tramitatzea: plan partzialen onespena eta aldaketa, Udal Planaren aldaketak, urbanizazio proiektuak, hiri-jarduketarako plan bereziak, xehetasun-azterketak, birpartzelazio proiektuak, konpentsazio batzordeak, hirigintza-hitzarmenak.
4.–Hirigintzako bestelako espedienteak eta aurretiazko kontsultak.
Ordaindu beharra
4. artikulua. Salbuetsita daude tasak ordaintzetik, obren lizentzia emateagatik edo erantzukizunpeko adierazpenaren edo aurretiazko komunikazioaren mendeko obrak egindakoan kontrolatzeagatik, honako hauek:
a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta bere helburuak betetzeko sortzen dituen erakunde juridikoak.
b) Udalen mankomunitateak eta batasunak, baldin eta Uztarrozeko Udala kide bada, bai eta horiek beren helburuak betetzeko sortu dituzten entitate juridikoak ere.
5. artikulua. Tasa sortuko da lizentzia eskatzen denean edo, kasua bada, erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean, edo hirigintzako kontsulta egiten denean.
Subjektu pasiboa
6. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak, baldin eta kontsultak, lizentziak edo hirigintzako tramitazioak eskatzen badituzte.
Tarifak eta karga-tasak
7. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak, tasak eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean ageri dira.
Kudeaketa arauak
8. artikulua. Planeamendurako espedienteei eta lizentziei buruz udal teknikariek adostasun txostena eman ondoan, likidazioa eginen da, eta bertan zehaztuko dira subjektu pasiboaren izen-deiturak, tasa zer kontzeptutan likidatzen den, tarifa eta tasaren zenbatekoa.
9. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio tasak erregelamenduzko epean ordaindu beharko dituela.
TARIFEN ERANSKINA
| TARIFAK |
1.–Lizentziak: |
1.1. Lizentzia. | 80 euro |
1.2. Lizentzia laburtua. | 12 euro |
1.3. Jakinarazitako lizentzia eta erantzukizunpeko adierazpena. | 12 euro |
1.4. Lurzoru urbanizaezineko aurretiazko baimenaren tramitazioa. | 24 euro |
1.5. Partzelazio/banantze lizentzia. | 80 euro |
1.6. Banaketa horizontalerako lizentzia-baimena. | 80 euro |
1.7. Jarduera sailkaturako lizentzia. | 120 euro |
–Gehigarria ingurumen arloko tramiteagatik. | 80 euro |
–Gehigarria aurretiazko ikuskapenagatik. | 80 euro |
–Gehigarria kontsultagatik. | 80 euro |
–Aurretiazko ikuskapena duten baimenak eta lizentziak: |
2.1. Lehen aldiz okupatzeko lizentzia. | 12 euro |
–Gehigarria aurretiazko ikuskapenagatik. | 80 euro |
–Gehigarria kontsultagatik. | 80 euro |
3.–Hirigintzako planeamenduko tresnak: |
3.1. Ondoko hauek tramitatzea: plan partzialen onespena eta aldaketa, Udal Planaren aldaketak, urbanizazio proiektuak, hiri-jarduketarako plan bereziak, xehetasun-azterketak, birpartzelazio proiektuak, konpentsazio batzordeak, hirigintza-hitzarmenak. | 200 euro* |
4.–Hirigintzako bestelako espedienteak eta aurretiazko kontsultak. | 200 euro |
Tarifa bakoitzean, gehigarriak barne, 80,00 euro gehituko dira bigarren eta hurrengo lizentzia, ikuskapen, kontsulta edo txostenengatik, baldin prozedura eta izapide berari buruzkoak badira.
(*) Tarifa horiei prentsako iragarkien kostua erantsiko zaie: 160 euro bakoitza.
Iragarkiaren kodea: L2411374