2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Hirigintza-kudeaketarako hitzarmena 4. etxe-uharteko, 24., 33., 34. eta 35. lurzatietan. Behin betiko onespena
Tuterako Udalak, 2024ko uztailaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Hirigintza Plangintzarako eta Kudeaketarako hitzarmen bat, 4. etxe-uharteko 24., 33., 34. eta 35. lurzatietan (Ximénez de Rada kalea 32 eta Donantes kalea 33, 35 eta 37). Hitzarmen hori Tuterako Udalaren eta Antiguo Molino SL sozietatearen artean sinatu da.
Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatuta dagoenarekin (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).
Tuteran, 2024ko uztailaren 23an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2411284