173. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Eguneko zentroaren eta zerbitzu osagarrien tasen aldaketa. Behin betiko onespena

Ribaforadako Udalak, 2024ko ekainaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat eguneko zentroaren eta zentro berean emanen diren zerbitzu osagarrien tasetan.

Aipatu hasierako onespenaren iragarkia 2024ko 133. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 28an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; horrenbestez, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira.

Hortaz, behin betiko onetsita geratzen dira eguneko zentroaren eta zentro berean emanen diren zerbitzu osagarrien tasak 2024rako. Hona hemen:

–Eguneko zentroaren tasak:

  • Egun osoa: 1.203,74 euro hilean.
  • A motako egonaldi partziala (egunaren 2/3): 802,49 euro hilean.
  • B motako egonaldi partziala (egunaren 1/3): 401,24 euro hilean.

–Eguneko zentrora joateko garraio-zerbitzuaren tasa: 185,86 euro hilean.

–Atseden emateko zerbitzuaren tasak:

  • Lanegunetan:
    • 1 ordu: 3,17 euro.
    • 2 ordu: 6,34 euro.
  • Egun osoa (8 ordu), otordua barne: 32,11 euro eguneko.
  • Egun erdia (5 ordu), otordua barne: 22,62 euro eguneko.
  • Egun erdia (5 ordu), otordurik gabe: 15,40 euro eguneko.

–Atseden hartzeko zerbitzuko garraioaren tasa: 9,36 euro egun eta erabiltzaile bakoitzeko.

Bertan behera gelditzen dira eguneko zentroa arautzen duen ordenantzako xedapenak, arlo horretan indarrean den araudi berriari kontra egiten dioten orotan.

Ribaforadan, 2024ko abuztuaren 13an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2412098