173. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Castejongo Udalak, 2024ko uztailaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Castejongo Udalaren 2024ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Erabakia 2024ko 148. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 19an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu eta, horren ondorioz, behin betiko onesten da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hona hemen haren laburpena, kapituluz kapitulu:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 4.791.450,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 4.044.355,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 159.900,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 132.300,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 453.164,20 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.579.800,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 25.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 529.150,00 euro.

Gastuak, guztira: 11.715.119,20 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 3.311.600,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 2.483.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 2.009.605,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.289.634,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 578.425,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak: 379.047,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 12.051.311,00 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Castejonen, 2024ko abuztuaren 13an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2412087