173. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3002/2024 EBAZPENA, abuztuaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara Juan José Sánchez Ayensa jaunak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea, 292/2024 prozedura arruntean gauzatua.

Juan José Sánchez Ayensa jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Administrazioarekiko Auzien Salan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 24ko 131E/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezetsi baitzen Juan José Sánchez Ayensa jaunak jarritako gora jotzeko errekurtso bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen berrogeita hamahiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia dela-eta (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 823/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia), kalifikazio epaimahaiaren 2023ko irailaren 25eko Erabakiaren aurka aurkeztu zuena. Erabaki horren bidez, oposizioko bigarren probako behin betiko emaitzak onetsi ziren.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, sala horrek eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Juan José Sánchez Ayensa jaunak jarri duen eta 292/2024 prozedura arruntean gauzatu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara, eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Juan José Sánchez Ayensa jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2412189