172. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean betetzeko. Izendapena

Jarraikiz deialdiko kalifikazio-epaimahaiak igorritako proposamenari (deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionarioen araubidean jardun dezan Vianako Udalaren zerbitzura. Deialdia argitaratu zen 2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 30ean), Vianako Udalak, Alkatetzaren 2024ko abuztuaren 6ko 784 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen Javier Sáez Pascual izendatzea, hura baita puntuaziorik handiena lortu zuen izangaia.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25.etik 35.era bitarteko artikuluak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Vianan, 2024ko abuztuaren 6an.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2411872