2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UHARTE ARAKIL
Deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez zerbitzu anitzetako udal enplegatuaren lanpostua betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuaren barnean. Izendapen proposamen osagarria
Alkatetzaren 2024ko ekainaren 13ko 88/2024 Ebazpenaren bidez, Uharte Arakilgo Udaleko funtzionario –zerbitzu anitzetako udal langilea– honako hau izendatu zen: Javier Almirantearena Legaz, merezimendu-lehiaketan puntuaziorik handiena lortu duen hautagaia delako.
Alkatetzaren 2024ko ekainaren 19ko 91/2024 Ebazpenaren arabera, Javier Almirantearena Legazi borondatezko eszedentzia onartzen zaio, beste administrazio batean lan egiteagatik Uharte Arakilgo Udaleko zerbitzu anitzetako langile gisa lanpostuaz jabetu zen egunetik hasita, 2024ko ekainaren 19tik, ondorioak dituela.
Deialdiaren 10.4 atalaren arabera, hutsik geratu den lanpostuaren baldintzak betetzen dituen izangaiarekin beteko da baja. Izangai hori hurrengoa izanen da 8. eta 9. oinarrietan aipatutako gaindituen zerrendan, eta adierazitako moduan jardungo da harekin.
Aurrekoa kontuan hartuta, Alkatetzaren abuztuaren 1eko 122/2024 Ebazpenaren bidez, Uharte Arakilgo Udaleko funtzionario gisa –zerbitzu anitzetako udal enplegatua– lehen izendapen osagarria proposatzea erabaki zen Ganix Zuñiga Perez de Urabainen alde, merezimendu-lehiaketan bigarren postuan geratu den hautagaia delako, lehentasun-ordenaren arabera.
Deialdiaren 10.2 oinarrian xedatutakoaren arabera, proposatutako izangaiak, izendapen osagarriaren proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 10 egun balioduneko epean, oinarri horretan adierazten diren agiriak aurkeztu beharko ditu.
Uharte Arakilen, 2024ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L2412012