2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UHARTE ARAKIL
Deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez zerbitzu anitzetako udal enplegatuaren lanpostua betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozedura bereziaren barnean. Bigarren izendapen proposamen osagarria
Alkatetzaren abuztuaren 1eko 122/2024 Ebazpenaren bidez, Uharte Arakilgo Udaleko funtzionario gisa lehen izendapen osagarria proposatzea erabaki zen –zerbitzu anitzetako udal enplegatua–, Ganix Zuñiga Perez de Urabainen alde, merezimendu-lehiaketan bigarren postuan geratu den hautagaia delako, lehentasun-ordenaren arabera.
Horretarako ezarritako epearen barruan, Ganix Zuñiga Perez de Urabain jaunak Uharte Arakilgo Udalak bertako funtzionario izendatzeari uko egiteko idazkia aurkeztu zuen 2024ko abuztuaren 8an (sarrera-erregistroko zenbakia: 2024-E-RE-144).
Deialdiaren 10.4 atalaren arabera, hutsik geratu den lanpostuaren baldintzak betetzen dituen izangaiarekin beteko da baja, zeina hurrengoa izanen baita 8. eta 9. oinarrietan aipatutako gaindituen zerrendan, eta harekin jardungo da deialdian ezarritako moduan.
Aurrekoa kontuan hartuta, Alkatetzaren abuztuaren 8ko 124/2024 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, Guillermo Aierra Larraiotz jaunaren alde Uharte Arakilgo Udaleko funtzionario gisa –zerbitzu anitzetako udal enplegatua– bigarren izendapen proposamen osagarria egitea ebatzi zen, merezimenduen lehiaketan hirugarren postuan geratu den hautagaia baita, lehentasun-hurrenkeraren arabera.
Deialdiaren 10.2 oinarrian xedatutakoaren arabera, proposatutako izangaiak, izendapen osagarriaren proposamen osagarria Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 10 egun balioduneko epean, oinarri horretan adierazten diren agiriak aurkeztu beharko ditu.
Uharte Arakilen, 2024ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L2412011