172. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko erdi-mailako tituludunaren zenbait lanpostu huts (bateraezintasuna dutenak), aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkionak. Prozedura amaitzea eta lanpostua esleitzea

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2024ko abuztuaren 5ean:

Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariak 2023ko uztailaren 19an emandako ebazpenaren bidez –2023ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 7koan– deialdia onetsi zen lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko erdi-mailako tituludunaren zenbait lanpostu huts (bateraezintasuna dutenak), aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkionak.

Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariak, 2023ko irailaren 15eko ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zuen, eta 2023ko irailaren 18an Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu zen, deialdi horri dagokion fitxan.

Behin eginda lanpostu hutsak hautatzeko oinarrietan ezarritako ekitaldia, eta izangaiak egindako hautaketarekin bat, hau

EBATZI DUT:

1. Bateraezintasuna duten erdi-mailako tituludunaren zenbait lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedura amaitzea, eta plaza María Carmen Nuin Larrayari esleitzea, jarraian xedatutakoarekin bat:

IZEN-ABIZENAK

PLAZA

ATXIKIPEN-EREMUA

ARAUBIDE ­JURIDIKOA

MARÍA CARMEN NUIN LARRAYA

1-200200-13

Sustapen Ekonomikoa, Berrikuntza, Europar Proiekzioa, Garapenerako Lankidetza

Funtzionariotza

2. Zehaztea lanpostu hutsa hartzeko eguna 2024ko irailaren 9a izanen dela.

3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean argitara dadin. http://www.pamplona.es/eu.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 5ean.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2412023