172. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LEITZA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Leitzako Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera, prozesua amaituta, aurkeztu beharreko dokumentuak aurkeztu direla baieztatuta eta kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenarekin bat etorriz,

Leitzako Udaleko alkateak 2024ko abuztuaren 9an emandako ebazpen baten bidez, honako hau

ERABAKI DU:

1. María Jesus Sucunza Larrea langile lan-kontratudun finko izendatzea, Leitzako Udaleko Haur Eskolako hezitzaile lanpostua betetzeko, lanaldi osoz. Lanpostu hori hutsik dago eta 15 zenbakia dauka.

2. Aitziber Altuna Bereciartua langile lan-kontratudun finko izendatzea, Leitzako Udaleko Haur Eskolako hezitzaile lanpostua betetzeko, lanaldi osoz. Lanpostu hori hutsik dago eta 16 zenbakia dauka.

3. Ainhoa Cenzano Olano langile lan-kontratudun finko izendatzea, Leitzako Udaleko Haur Eskolako hezitzaile lanpostua betetzeko, %74eko lanaldian. Lanpostu hori hutsik dago eta 17 zenbakia dauka.

4. Miren Aloixe Fagoaga Irurtia langile lan-kontratudun finko izendatzea, Leitzako Udaleko Haur Eskolako jangelako laguntzaile lanpostua betetzeko, %36,35eko lanaldian. Lanpostu hori hutsik dago eta 20 zenbakia dauka.

5. Izendatutakoek 2024ko irailaren 2an jabetu beharko dute karguaz, dagokion kontratua sinatuz.

6. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta halaber ohartarazten da ebazpenaren aurka honako errekurtso hauek jartzen ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Leitzan, 2024ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L2412016