2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ITZA
Deialdia, administrari-ofizialen hiru lanpostu oposizio murriztuaren bidez betetzeko. Izendapena
Jarraikiz deialdiko kalifikazio-epaimahaiak igorritako proposamenari (deialdia, administrari-ofizialen hiru lanpostu oposizio murriztuaren bidez betetzeko; zeina argitaratu baitzen 2024ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 23an), Itzako Udaleko alkateak, Alkatetzaren uztailaren 31ko 144/2024 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen Edurne Ciriza Torremocha, Nuria Osés Izu eta Berta Ros Nausia administrari-ofizial izendatzea, Itzako Udalaren zerbitzura aritzeko.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Itzan, 2024ko uztailaren 31n.–Alkatea, Floria Pistono Favero.
Iragarkiaren kodea: L2411909