172. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Gizarte-langilearen izendapena

Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarrak, 2024ko abuztuaren 7an egin bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarrak, 2022ko azaroaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen deialdi bat onestea lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Deialdia argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.

Merezimendu-lehiaketaren deialdi horretan akatsak ikusi ondoren, zuzendu ziren eta deialdia berriz argitaratu zen 2023ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 27an.

Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarrak 2023ko azaroaren 23ko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, epaimahaiak osatu ziren lanpostu hutsak betetzeko deialdietarako, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuaren barnean. Epaimahaien osaera deialdiaren web-fitxan argitaratu zen.

Burutzaren 2024ko urtarrilaren 30eko ebazpen baten bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, eta argitara eman zen deialdiaren web-fitxan.

Medikuaren, gizarte-langilearen eta terapeuta okupazionalaren lanpostuei buruzko merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa amaituta, argitara eman zen, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren webgunean, izangaiak kontratatzeko proposamena. Izangai horiek puntuazio handiena zuten, deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten eta deialdiko lanpostu kopuruan lekua zuten.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta eta egiaztatuta izangai horiek deialdian ezarritako baldintzak betetzen zituztela izendapenak egin eta lanpostuak esleitu ziren. Irene Manero Navascués langile lan-kontratudun finko izendatu zen medikuaren lanpostuan aritzeko, eta R43 plaza esleitu (A maila, %50eko lanaldia). Aurora Linares Banzo langile lan-kontratudun finko izendatu zen gizarte-langilearen lanpostuan aritzeko, eta R42 plaza esleitu (B maila, %50eko lanaldia). Eta María Montes Chivite langile lan-kontratudun finko izendatu zen terapeuta okupazionalaren lanpostuan aritzeko, eta R44 plaza esleitu (B maila, %100eko lanaldia).

Aurora Linares Banzok, 2024ko apirilaren 24an kontratua sinatutakoan, eta lanpostu horretan batere aritu gabe, eskatu zuen borondatezko eszedentzia egoeran deklaratzea gizarte-langilearen lanpostuan, egun horretatik beretik hasita, gaur egun beste administrazio publiko batean ari delako lanean.

Lehendakaritzaren 2024ko apirilaren 24ko ebazpen baten bidez, eskatutakoa onartu zen, eta Aurora Linares Banzo borondatezko eszedentziako administrazio-egoeran deklaratu zen, lanpostuaz jabetzeko unean beste administrazio publiko batean zerbitzuak ematen ari zelako, jatorrizko plazaren erreserbarik gabe, lanpostuaz jabetzen zen egunetik bertatik ondorioak izanik, eta mugarik gabe, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru-Dekretuan eta horrekin bat datozen legeetan aurreikusitako baldintzetan eta ondorioekin. Erreferentziako deialdiaren 10.4 eta 11.6 oinarrietan xedatutakoa aplikatuz, hutsik geratu den lanpostua beteko da 8. eta 9. oinarrietan aipatzen den izangaien zerrendaren arabera lanposturako baldintzak betetzen dituen hurrengoarekin; hori dela eta, proposatu zen Marta de Irizar Malo langile lan-kontratudun finko izendatzea gizarte-langilearen lanpostuan aritzeko, eta 10 egun balioduneko epea eman zitzaion Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren bulegoetan aurkezteko deialdiaren 9.1.a) oinarrian ezarritako dokumentazioa.

Baldintzak frogatzeko hamar egun balioduneko epea amaituta, epaimahaiak goian aipatutako merezimendu-lehiaketako prozesuetan aurkeztutako dokumentazioa aztertu zuen, eta egiaztatu zuen hautagaiak aurkeztu zituela egiaztagiriak, deialdiaren 9.1 oinarrian ezartzen zen bezala.

Toki-entitatearen atariko deialdiaren web-fitxan kontratazio-proposamena argitaratu ondoren, ezaugarrien taulan zehaztutakoaren arabera, toki-entitatearen zerbitzuko langile finkoa ez zen izangaiari eskatu zitzaion aurkez zezala, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren bulegoetan, deialdiaren 10.2 oinarrian ezarritako dokumentazioa. Horretarako, 10 egun baliodunekoa eman zitzaion, proposamen hau toki-entitatearen webgunean argitaratu zenetik hasita.

Aurreko izapidea behar bezala bete zenez, eta deialdiaren 9.2 oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, ez zen beharrezkoa izan lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako deia egitea, deitutako lanpostu bakoitzean plaza huts bakarra zegoelako.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren, egiaztatu zen gizarte-langile lanposturako izangaiak, Marta de Irizar Malo andreak, eskatutako baldintzak betetzen zituela. Horrenbestez, izendatu eta plaza esleitu zitzaion.

Marta de Irizar Malok, 2024ko ekainaren 12an kontratua sinatutakoan, eta lanpostu horretan batere aritu gabe, eskatu zuen borondatezko eszedentzia egoeran deklaratzea gizarte-langilearen lanpostuan, egun horretatik beretik hasita, gaur egun beste administrazio publiko batean ari direlako lanean.

Lehendakaritzaren 2024ko ekainaren 12ko ebazpen baten bidez, eskatutakoa onartu zen, eta Marta de Irizar Malo borondatezko eszedentziako administrazio-egoeran deklaratu zen, lanpostuaz jabetzeko unean beste administrazio publiko batean zerbitzuak ematen ari zirelako, jatorrizko plazaren erreserbarik gabe, lanpostuaz jabetzen zen egunetik bertatik ondorioak izanik, eta mugarik gabe, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru-Dekretuan eta horrekin bat datozen legeetan aurreikusitako baldintzetan eta ondorioekin. Erreferentziako deialdiaren 10.4 eta 11.6 oinarrietan xedatutakoa aplikatuz, hutsik geratu den lanpostua beteko da 8. eta 9. oinarrietan aipatzen den izangaien zerrendaren arabera lanposturako baldintzak betetzen dituen hurrengoarekin; hori dela eta, proposatu zen Lola Alfaro Pavadai langile lan-kontratudun finko izendatzea gizarte-langilearen lanpostuan aritzeko, eta 10 egun balioduneko epea eman zitzaion Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren bulegoetan aurkezteko deialdiaren 9.1.a) oinarrian ezarritako dokumentazioa.

Baldintzak frogatzeko hamar egun balioduneko epea amaituta, epaimahaiak goian aipatutako merezimendu-lehiaketako prozesuetan aurkeztutako dokumentazioa aztertu zuen, eta egiaztatu zuen hautagaiak aurkeztu zituela egiaztagiriak, deialdiaren 9.1 oinarrian ezartzen zen bezala.

Toki-entitatearen atariko deialdiaren web-fitxan kontratazio-proposamena argitaratu ondoren, ezaugarrien taulan zehaztutakoaren arabera, toki-entitatearen zerbitzuko langile finkoa ez zen izangaiari eskatu zitzaion aurkez zezala, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren bulegoetan, deialdiaren 10.2 oinarrian ezarritako dokumentazioa. Horretarako, 10 egun baliodunekoa eman zitzaion, proposamen hau toki-entitatearen webgunean argitaratu zenetik hasita.

Aurreko izapidea behar bezala bete zenez, eta deialdiaren 9.2 oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, ez zen beharrezkoa izan lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako deia egitea, deitutako lanpostu bakoitzean plaza huts bakarra zegoelako.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren, egiaztatu da gizarte-langile lanposturako izangaiak eskatutako baldintzak betetzen dituela. Horrenbestez, izendatu eta plaza esleitu zaio.

Udaleko Kontu-hartzailetzaren fiskalizazioa eskatu da, eta 2024ko apirilaren 12ko txostena sinatu du. Txosten horren arabera, indarrean dagoen aurrekontuan (2024rako luzatuta) kreditu egokia eta nahikoa dago kontrataziotik eratorritako betebeharrak finantzatzeko. Hala ere, 2024ko gastuen behin betiko aurrekontuan ere kreditu nahiko eta egokiak egon beharko du gastu horri aurre egiteko.

Horrenbestez, eta esleituriko eskudantziak erabiliz,

ERABAKITZEN DA:

1. Honako hau izendatzea Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren langile lan-kontratudun finko, Patronatuaren zerbitzura aritzeko gizarte-langilearen lanpostuan:

–Gizarte langilea:

LOLA ALFARO PAVADAI

2. Lanpostu hutsa esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiak 2024ko abuztuaren 26an jabetu beharko du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek, salbu behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko dituzte Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren lan-kontratudun finko izateko. Hala bada, deialdiaren 10.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiko zaio.

4. Erabaki hau toki-erakundeko langileria alorrera igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, bai eta interesdunari jakinaraztea ere; orobat, ohartaraztea ezen ebazpen honen aurka, zeinak administrazio-bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

Gizarte-langilea:

–Lanpostua: R42.

–Deiturak eta izena: Alfaro Pavadai, Lola.

–Maila: B.

–Araubide juridikoa: Lan-kontratudun finkoa.

–Lanaldia: %50.

–Destinoa: Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatua.

Cintruenigon, 2024ko abuztuaren 7an.–Patronatuko burua, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2412013