2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Hezitzaileak izendatzea
2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, argitaratu zen Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 16an hartutako erabaki bat, zeinaren bidez deialdi bat onetsi baitzen, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea). Deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko abuztuaren 7an, jarraian ematen diren erabakiak hartu ditu, Berriozarko Udalaren zerbitzura lan-kontratudun finko gisa arituko diren izangaiak izendatzeko.
–Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia, 2024ko abuztuaren 7koa, zeinaren bidez Yobana Pérez Ezpeleta langile lan-kontratudun finko izendatzen baita, eta haren kontratazioa onesten, haur-eskolako hezitzailearen lanpostuan aritzeko, lanaldi osoan (91 zenbakia duen lanpostua).
–Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia, 2024ko abuztuaren 7koa, zeinaren bidez Silvia Ilarregui Esparza langile lan-kontratudun finko izendatzen baita, eta haren kontratazioa onesten, haur-eskolako hezitzailearen lanpostuan aritzeko, lanaldi osoan (92 zenbakia duen lanpostua).
–Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia, 2024ko abuztuaren 7koa, zeinaren bidez Ainhoa Itoiz Blasco langile lan-kontratudun finko izendatzen baita, eta haren kontratazioa onesten, haur-eskolako hezitzailearen lanpostuan aritzeko, lanaldi osoan (90 zenbakia duen lanpostua).
–Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia, 2024ko abuztuaren 7koa, zeinaren bidez Miren Roldán Navarro langile lan-kontratudun finko izendatzen baita, eta haren kontratazioa onesten, haur-eskolako hezitzailearen lanpostuan aritzeko, lanaldi osoan (89 zenbakia duen lanpostua).
–Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia, 2024ko abuztuaren 7koa, zeinaren bidez Agurtzane Garijo Peralta langile lan-kontratudun finko izendatzen baita, eta haren kontratazioa onesten, haur-eskolako hezitzailearen lanpostuan aritzeko, lanaldi osoan (118 zenbakia duen lanpostua).
–Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia, 2024ko abuztuaren 7koa, zeinaren bidez Ainara Landa Iroz langile lan-kontratudun finko izendatzen baita, eta haren kontratazioa onesten, haur-eskolako hezitzailearen lanpostuan aritzeko, lanaldi osoan (88 zenbakia duen lanpostua).
–Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia, 2024ko abuztuaren 7koa, zeinaren bidez Marta Moreno Urra langile lan-kontratudun finko izendatzen baita, eta haren kontratazioa onesten, haur-eskolako hezitzailearen lanpostuan aritzeko, %60ko lanaldi partzialean (102 zenbakia duen lanpostua).
–Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia, 2024ko abuztuaren 7koa, zeinaren bidez Leire Cordón Arcos langile lan-kontratudun finko izendatzen baita, eta haren kontratazioa onesten, haur-eskolako hezitzailearen lanpostuan aritzeko, %60ko lanaldi partzialean (104 zenbakia duen lanpostua).
2024ko irailaren 2an jabetu beharko dute lanpostuaz.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Berriozarren, 2024ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2411926