2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERBINTZANA
Oposizioa, administrari laguntzaile bat hautatzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean aritzeko. Izendapen proposamena
Deialdi bat egin zen oposizio bidez bete zedin administrari laguntzailearen lanpostu bat, lan-kontratu finkoa eta lanaldi osoa zituena, Berbintzanako Udalaren zerbitzurako, eta argitaratu zen 2023ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 9an. Hala, oposizioko probetako epaimahaiak igorritako proposamenarekin bat, Alkatetzaren 2024ko uztailaren 31ko 86/2024 Ebazpenaren bidez, erabaki zen Úrsula Ayala Catalán izendatzea, bera baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia. Plantilla organikoan 5-S zenbakia duen lanpostua beteko du; Berbintzanako Udalaren idazkaritzari atxikia dago.
Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko du deialdiaren 8. oinarrian aipatzen den dokumentazioa. Deialdia 2023ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 9koan.
–Deialdian eskatutako tituluaren jatorrizko agiria edo kopia autentikoa, edo hura lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.
–Osasun ziurtagiri ofiziala, egiaztatzen duena interesdunak ez duela eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eragozten dionik lanpostuko eginkizunak betetzea.
–Zinpeko adierazpena, aditzera emanik ez dagoela eginkizun publikoetarako ezgaitu edo gabeturik eta ez dutela kendu inongo administrazio publikoren zerbitzutik.
Jakitera ematen da, jarraikiz ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuko I. eta II. tituluei (foru dekretu horren bidez onetsi zen lan-kontratudun finkoak Administrazio Publikoetan sartzeko erregelamendua), eta legez egokiak diren gainerako ondorioetarako.
Berbintzanan, 2024ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.
Iragarkiaren kodea: L2411797