2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ALTSASU
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 21ean, erabaki zuen deialdi bat onestea, bete zitezen lanpostu huts batzuk, merezimendu-lehiaketaren bidez (argitaratu zen 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean); deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legeari. Deialdiaren prozesua bukaturik, eta jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenei.
Alkatetzak, abuztuaren 6an emandako 1283/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi zuen:
Lan-kontratudun finko izendatzea José Ángel Arregui Uribe, ari dadin Altsasuko Udalaren zerbitzura, mandatariaren lanpostuan, eta honako lanpostu huts hau esleitzea: plaza: 1.6; maila: E; araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa; hizkuntzak: euskara nahitaezkoa (B1); lanaldia: osoa.
Alkatetzak, abuztuaren 6an emandako 1284/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi zuen:
Funtzionario izendatzea Amaia San Miguel Andonegui, ari dadin Altsasuko Udalaren zerbitzura, administrari-ofizialaren lanpostuan, eta honako lanpostu huts hau esleitzea: plaza: 2.4; maila: C; araubide juridikoa: funtzionarioa; hizkuntzak: euskara nahitaezkoa (C1); lanaldia: osoa.
Alkatetzak, abuztuaren 6an emandako 1285/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi zuen:
Funtzionario izendatzea Mayte Celaya Irigoyen, ari dadin Altsasuko Udalaren zerbitzura, arkitekto teknikoaren lanpostuan, eta honako lanpostu huts hau esleitzea: plaza: 4.1; maila: B; araubide juridikoa: funtzionarioa; hizkuntzak: euskara nahitaezkoa (C1); lanaldia: osoa.
Alkatetzak, abuztuaren 6an emandako 1286/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi zuen:
Lan-kontratudun finko izendatzea Josefa Marquínez Aracama, ari dadin Altsasuko Udalaren zerbitzura, ludotekariaren lanpostuan, eta honako lanpostu huts hau esleitzea: plaza: 7.2; maila: C; araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa; hizkuntzak: euskara nahitaezkoa (C1); lanaldia: osoa.
Alkatetzak, abuztuaren 6an emandako 1287/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi zuen:
Lan-kontratudun finko izendatzea Aintzane Martín Díaz de Otazu, Maite Larrea Sáez de Muniáin, Leticia Cantero Gabieiro eta Noelia Martín Romero, ari daitezen Altsasuko Udalaren zerbitzura, haur hezitzailearen lanpostuan, eta honako lanpostu huts hau esleitzea, hurrenez hurren: plazak: 9.1, 9.2, 9.3 eta 9.4; araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa; hizkuntzak: euskara nahitaezkoa (C1); lanaldia: aldakorra.
Alkatetzak, abuztuaren 6an emandako 1288/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi zuen:
Funtzionario izendatzea Félix Benjumea Motino, ari dadin Altsasuko Udalaren zerbitzura, arduradunaren lanpostuan, eta honako lanpostu huts hau esleitzea: plaza: 10.1; maila: C; araubide juridikoa: funtzionarioa; hizkuntzak: euskara nahitaezkoa (B2); lanaldia: osoa.
Alkatetzak, abuztuaren 6an emandako 1289/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi zuen:
Funtzionario izendatzea Iñaki Ruiz de Alegría Uribe, ari dadin Altsasuko Udalaren zerbitzura, etxezainaren lanpostuan, eta honako lanpostu huts hau esleitzea: plaza: 10.14; maila: D; araubide juridikoa: funtzionarioa; hizkuntzak: euskara nahitaezkoa (B1); lanaldia: osoa.
Aditzera ematen da ebazpen hauen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Altsasun, 2024ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2411879