1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
346/2024 EBAZPENA, abuztuaren 6koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezien deialdia egiten duena Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak 2023-2024 ikasturtean bukatu dituzten ikasleentzat.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak aurkezturiko txostenean adierazi du komenigarria dela Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezien deialdia argitaratzea, izan ere, abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuan eta Hezkuntza Ministerioaren uztailaren 29ko ECD/1611/2015 Aginduan ezarritakoaren arabera, Hezkuntza Departamentuari dagokio Nafarroako Foru Komunitatean deialdi hori egitea.
Horrenbestez, dagozkidan ahalmenak erabiliz, hala ematen baitizkit azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak,
EBAZTEN DUT:
1. 2023-2024 ikasturteari dagozkion Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezien deialdia onestea, ebazpen honen I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
2. 750 euroko gastua baimentzea 2024ko aurrekontuko "Sariak eta lehiaketak" izeneko 420005 42800 4800 321100 partidaren kargura.
3. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
3. Ebazpen hau eta haren eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoara eta Iruñeko "Basoko" BHIra, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 6an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
I. ERANSKINA.–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezien deialdia, 2023-2024 ikasturtekoa
Hezkuntza Ministerioaren uztailaren 29ko ECD/1611/2015 Aginduan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak 2023-2024 ikasturteari dagozkion Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezien deialdia egin du Foru Komunitatean. Hona hemen:
OINARRIAK
Lehenbizikoa.–Ebazpenaren xedea.
Ebazpen honen xedea da iragartzea Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak norgehiagokako araubidean emateko deialdia, 2023-2024 ikasturteari dagokiona.
Hiru sari esleituko dira gehienez.
Bigarrena.–Izangaiek bete beharrekoak.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezia jasotzeko hautagai izan daitezke, aldez aurretik inskribaturik, honako baldintza hauek betetzen dituzten ikasleak:
–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza osoa Espainiako ikastetxeetan egin izana, dela araubide presentzialean, dela urrutiko araubidean, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren esparruan ezarritako aukeretako edozeinetan.
–Ikasketa horiek deialdian zehazten den ikasturtean bukatu izana Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean, etapako irakasgai guztiak gaindituta dituela azken ebaluazio arruntean.
–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lau ikasmailetan, orokorki, 8,75eko batez besteko nota edo handiagoa izatea. Batezbestekoa ateratzeko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lau ikasmailetako irakasgai guztietako kalifikazioak hartuko dira aintzat, eta batezbesteko hori hurbilen dagoen ehunenean biribilduko da. Goitik eta behetik distantzia berberera baldin badago, goiko ehunenean biribilduko da. Kalkulu horretan ez dira kontuan hartuko "gai", "salbuetsia" edo "baliozkotua" adierazten duten kalifikazioak.
–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken ikasmailan, "bikain" lortu izana probaren xede diren irakasgaien azken kalifikazioan, hots: Gaztelania eta Literatura, edo Euskal Hizkuntza eta Literatura D ereduan, Lehen Atzerriko Hizkuntza eta Matematika.
Hirugarrena.–Izena emateko prozedura eta epea.
1. Aurreko atalean ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezia eskuratu nahi duten ikasleek eskabidea aurkeztuko dute, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. ikasmaila zein ikastetxetan egin duten, hartantxe, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik 2024ko irailaren 16ko 14:00ak arte. Eskabidea II. eranskinari jarraikiz beteko da, eta, horrekin batera, NANaren edo egoiliarren identifikazio-txartelaren kopia aurkeztu beharko da.
2. EDUCAn hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasle gisa erroldatuta dauden ikasleek, proba egiteko egokitzapenen bat behar badute, eskatutako egokitzapena eta horren arrazoia adierazi beharko dituzte parte hartzeko eskabidean.
3. Izena emateko epea bukatu eta gero, eta betiere 2024ko irailaren 23ko 14:00ak baino lehen, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako idazkariek Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura igorriko dituzte jaso dituzten eskabideak. Eskabideari Bigarren Hezkuntzako ikasketen ziurtagiria erantsiko diote, EDUCA kudeaketa aplikazioaren bidez jasoko dena eta behar bezala sinaturik eta zigilaturik egonen dena. III. eranskineko inskripzio-orriaren araberako ziurtagiriak ere baliozkoak izanen dira, behar bezala beterik, sinaturik eta zigilaturik badaude. Bai eskabideak, bai ziurtagiriak, telematika bidez igortzen ahalko dira ikastetxetik, Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuak ezartzen duen moduan.
4. 2024ko irailaren 30ean, onartutako ikasleen behin-behineko zerrenda argitaratuko da, baita baztertutakoena ere, haiek baztertzeko arrazoiarekin batera, horretarako prestatutako webgunearen fitxan.
5. Behin-behineko zerrendako balizko okerrak zuzentzeko eskabideak eta erreklamazioak urriaren 3ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira.
6. Onartutako ikasleen behin betiko zerrenda urriaren 7an argitaratuko da.
7. Ebaluazio epaimahaiak, ikasleek egindako probak zuzendu ondoren, emaitzak jendaurrean jarriko ditu horretarako prestatutako web-orrian.
8. Ikasleek probaren emaitzen aurkako erreklamazioa aurkezten ahal dute, kalifikazioak jendaurrean jarri eta biharamunetik hasita bi egun balioduneko epean.
9. Izan litezkeen akatsen zuzenketak eta interesdunen erreklamazioak, bai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendari egindakoak, baita probaren kalifikazioei egindakoak ere, Hezkuntza Departamentuaren erregistroan aurkeztuko dira, ahal dela. Erreklamazioa urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aipatzen dituen beste tokietako batean aurkezten bada, interesdunak, erreklamazioa aurkeztu ondoren, posta elektronikoz bidali beharko ditu sie/hiz@navarra.es helbidera erreklamazioaren kopia eta dokumentazio guztia, behar bezala zigilaturik eta dataturik.
10. Sariak esleitzeko proposamena izangaiek lortzen duten azken kalifikazioaren arabera eginen da, puntuazio handienetik txikienera ordenaturik. Proposatzen den sari kopuruak ez du gaindituko deialdiko sari kopurua.
11. Puntu-berdinketarik izanez gero, honako irizpide hauek aplikatuko dira, adierazten diren ordena berean, berdinketa hautsi arte:
a) Ariketa bakoitzean lortutako puntuazio onena, ebazpen honen bosgarren oinarrian ezarritako ordenari jarraikiz.
b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako batez besteko nota hoberena.
c) Izangaien ordena alfabetikoa, deituren araberakoa. Giza Baliabideen Zerbitzuak zozketa bat egiten du urtero, Nafarroako Foru Komunitateko hautapen prozesuetan izangaiak zer ordenatan arituko diren zehazteko, eta zerbitzu horrek egindako azken zozketan ezarritako letratik hasiko da aipatutako ordena alfabetikoa.
12. Epaimahaiak 2024ko urriaren 31rako izan beharko ditu bukatuak bere lan guztiak.
Bosgarrena.–Probaren egitura eta kalifikazioa.
1. Indarreko araudian ezarritako curriculum elementuak hartuko dira erreferentziatzat probetan, eta hiru ariketa izanen dira:
a) Lehenbiziko ariketan, hizkuntza komunikazioan eskuratu den gaitasun maila neurtuko da, Gaztelania eta Literatura irakasgaiari dagokionez (edo Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasgaiari dagokionez, D ereduko ikasleentzat). Ariketak zati hauek izanen ditu: gaztelaniazko testu baten azterketa eta iruzkin kritikoa egitea (edo euskarazkoa, D ereduko ikasleentzat) eta hizkuntzari edo literaturari buruz planteatzen diren galderei erantzutea.
b) Bigarren ariketan, matematika arloan eskuratu den gaitasun maila neurtuko da. Horretarako, galdera batzuei erantzun beharko zaie, eta/edo ariketa praktiko batzuk eta/edo problema batzuk ebatzi, honako irakasgai hauen berezko edukiei buruz: Matematika A edo Matematika B, segun eta ikasleak zer ikasi duen, inskripzioan hala jaso beharko baitu.
c) Hirugarren ariketan, eskuratu den hizkuntza gaitasuna neurtuko da, Atzerriko Lehen Hizkuntza irakasgaiari dagokionez. Kulturako, literaturako edo dibulgazioko testu bat emanen zaie, eta horren gainean ulermena eta idatzizko adierazpena neurtzeko lan batzuk egin beharko dira.
2. Probak 2024ko urriaren 10ean eginen dira Iruñeko Basoko BHIan.
3. Ikasleek gaztelaniaz edo euskaraz egiten ahal dituzte probak, ikasketetan izan duten hizkuntza ereduaren arabera.
4. Ariketa bakoitzak kalifikazio bakarra izanen du, 1etik 10era artekoa, gehienez bi dezimalekin. Probaren azken kalifikazioa ikasleak hiru ariketetan lortutako kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa izanen da, bi dezimalekin adierazia. Batezbesteko hori hurbilen dagoen ehunenean biribilduko da, eta goitik eta behetik distantzia berberera baldin badago, goiko ehunenean biribilduko da.
5. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezia eskuratzeko, ikasleek gutxienez 5 puntu lortu behar dituzte ariketa bakoitzean.
6. Ariketetan aplikatuko den prozedurari esker, ariketak zuzentzen diren bitartean ezin izanen da jakin nor den egilea.
Seigarrena.–Epaimahaia.
Ebaluazio epaimahaia hezkuntzako ikuskatzaileek eta proba hau osatzen duten irakasgaietan adituak diren Bigarren Hezkuntzako irakasleek osatuko dute. Epaimahaiburu lanetan Hezkuntzako ikuskatzaile bat arituko da. Ebaluazio epaimahaiak, orobat, probak prestatzeko ardura izanen du.
Hezkuntzako zuzendari nagusiak izendatuko ditu epaimahaikideak, eta buru eta idazkari gisa nor arituko diren zehaztuko du.
Zazpigarrena.–Sarien esleipena.
1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezia eskuratzen duten ikasleek Hezkuntza Departamentuaren aintzatespen ofiziala jasoko dute eta horren berri emanen da bere ikasketa espediente pertsonalean.
2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezi bakoitzak 250 euroko zuzkidura izanen du, eta 2024rako aurrekontuko "Sariak eta lehiaketak" izeneko 420005 42800 4800 321100 partidaren kontura ordainduko da.
3. Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezia erdiesten duten ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Nazionala eskuratzeko lehian parte hartzen ahal dute.
Zortzigarrena. Deialdi honen eta sor ditzakeen egintzen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
II. ERANSKINA.–Inskripzio-orria, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezien deialdikoa, 2023-2024 ikasturtekoa
Ikasleek bete dezaten, letra larriz eta argiz
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO SARI BEREZIETAN IZENA EMATEKO EREDUA
Ikaslearen datuak:
Deiturak: ................................................................................. Izena: ...............................................
NANa: .......................................................... Jaioteguna: .................................................................
Tel.: …………………… Helbide elektronikoa: ....................................................................................
Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak:
.............................................................................................................................................................
HPB mota:
.............................................................................................................................................................
Proba egiteko eskatzen den egokitzapena:
.............................................................................................................................................................
Bizilekuaren datuak:
Helbidea: .............................................................................................................................................
Herria: ...............................................................................................................................................
Probintzia: ...................................................................................... PK: ..............................................
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak zein ikastetxetan bukatu dituen:
Izena: .................................................................................................................................................
Herria: ...................................................................................................................................................
Probintzia: ...................................................................................... PK: ..............................................
Telefonoa: ............................................................................................................................................
Matematikan zer aukera egin zuen:
Matematika A
Matematika B
Atzerriko lehen hizkuntza zein duen:
.............................................................................................................................................................
Hizkuntza eredua:
.............................................................................................................................................................
Nafarroako Foru Komunitatean, 2023-2024 ikasturteari dagozkion Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak lortzeko probetan parte hartu nahi du.
HEZKUNTZAKO IKUSKAPEN ZERBITZUKO ZUZENDARIA.
III. ERANSKINA.–2023-2024 IKASTURTEARI DAGOZKION DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO SARI BEREZIEN DEIALDIRAKO ZIURTAGIRI AKADEMIKOA
Ikastetxeak bete dezan
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO ZIURTAGIRIAREN EREDUA
(EDUCAn dagoen eredua ere erabil daiteke, sinatua eta zigilatua)
Ikaslea: ........................................................
Honako kalifikazio hauek lortu ditu:
DBHko 4. maila
Ikasturtea: 2023-24
IRAKASGAIAK | KALIFIKAZIOA |
Gaztelania eta Literatura | |
Euskara eta Literatura | |
Matematika | |
Atzerriko Hizkuntza | |
................................................................. jaunak/andreak, ..........................ko (Nafarroa) ............................................................ ikastetxeko idazkaria denak,
EGIAZTATZEN DU:
.......................................................................izena duen ikaslearen datu akademikoak benetakoak direla eta haren ikasketa-espedientea ikastetxe honetan dagoela, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak 2023-2024 ikasturtean bukatu dituela ................. puntuko batez besteko kalifikazioarekin; batezbesteko hori Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezien deialdian ezarritakoaren arabera atera da. Horiek horrela, Sari Bereziak eskuratzeko probetan parte hartzeko baldintzak betetzen ditu.
......................................... (e)n, 2024ko............................................. aren......... (e)(a)n.
IKASTETXEKO IDAZKARIA
Sinadura: .....................................................................
Iragarkiaren kodea: F2411884