1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2314E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako LTE-Laborategiko teknikari espezialisten lanpostu hutsak esleitzen baitira merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez.
Osasuneko kontseilariaren azaroaren 30eko 398E/2023 Foru Aginduaren bidez, deialdi bat onetsi zen, LTE-Laborategiko teknikari espezialisten 21 lanpostu huts bete zitezen merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Deialdi hori 2023ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29koan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak urtarrilaren 25ean emandako 153E/2024 Ebazpenaren bidez, onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak otsailaren 7an emandako 303E/2024 Ebazpenaren bidez, onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.
Kalifikazio epaimahaiak lehiatzaileen zerrenda igorri du, erdietsitako puntuazioaren arabera ordenaturik, eta, lanpostu hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Ondotik aipatzen diren izangaiei esleitzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako LTE-Laborategiko teknikari espezialisten lanpostu hutsak, lekualdatze lehiaketa egin ondotik:
IZANGAIA | LANPOSTU ZK. | ZENTROA |
GILCUARTERO LOPEZ, ANA ASCENSION | 71892 | OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA |
ARNEDO ALVAREZ, ANA PATRICIA | 71862 | OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA |
LOPEZ GOMEZ, LUIS JOSE | 68335 | REINA SOFÍA OSPITALEA |
VILLANUEVA SUESCUN, MARIA SARA | 68643 | OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA |
GARRIDO IBAÑEZ, IDOYA | 71055 | GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA |
2. Izendatutako lehiatzaileek 2024ko urriaren 1ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.
5. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura eta Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 5ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2411837