172. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

396E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 6koa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Lourdes Zudaire Echarri andrea izendatzen duena Administrazio eta Kudeaketa Ataleko buru, 2024ko abuztuaren 7tik aurrerako ondorioekin. Burutza hori Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kudeaketako Zuzendaritzari atxikita dago.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak lehenbiziko xedapen gehigarrian ezartzen du izendapen askeko lanpostuetarako izendapenak eta, halaber, burutzak bitarte baterako betetzekoak kasuan kasuko erakundearen estatutuetan edo berariazko araudian ezarritakoari jarraikiz eginen direla.

Horrenbestez, eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak emandako eskumenekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. María Lourdes Zudaire Echarri andrea izendatzea Administrazio eta Kudeaketa Ataleko buru, 2024ko abuztuaren 7tik aurrerako ondorioekin. Burutza hori Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kudeaketako Zuzendaritzari atxikita dago.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Kultura, Turismo eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 6an.–Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko zuzendariordea, Sandra Muñoz Pérez (Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendaria kanpoan baitago, azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuaren 11.2 artikuluak emandako eskumena baliatuz).

Iragarkiaren kodea: F2411965