172. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

295/2024 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 21eko 278/2024 Ebazpenean atzemandako akatsak.

Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 21ean emandako 278/2024 Ebazpenaren bidez, ikastetxe publikoetan 2024-2025 ikasturtean jardunean hasiko diren zuzendaritza-kargudunen izendapena egin zen. Ikusirik akats material bat dagoela, bidezkoa da hura zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 21eko 278/2024 Ebazpenaren I. eranskinean atzemandako akats materiala zuzentzea. Ebazpen horren bidez, ikastetxe publikoetan 2024-2025 ikasturtean jardunean hasiko diren zuzendaritza-kargudunen izendapena egiten da. Hau da zuzenketa:

Honako hau dioen tokian:

"TUTERA-GRISERAS HLHIP

ZUZENDARIA: SANDUA ESCRIBANO, MARIA CRISTINA 2024/07/01etik 2025/06/30era

IKASKETABURUA: GARCIA LOSTADO, ISABEL 2024/07/01etik 2025/06/30era

IDAZKARIA: LERIN UGARTE, JON ANDER 2024/07/01etik 2025/06/30era"

Honako hau behar du:

"TUTERA-GRISERAS HLHIP

ZUZENDARIA: SANDUA ESCRIBANO, MARIA CRISTINA 2024/09/02tik 2025/06/30era

IKASKETABURUA: GARCIA LOSTADO, ISABEL 2024/09/02tik 2025/06/30era

IDAZKARIA: LERIN UGARTE, JON ANDER 2024/09/02tik 2025/06/30era"

Eta honela dioen tokian:

"AZKOIEN-RIBERA DEL ARGA BHI

IDAZKARIA: DOIZ UNZUE, ADOLFO 2024/07/01etik 2024/08/31era"

Honako hau behar du:

"AZKOIEN-RIBERA DEL ARGA BHI

IDAZKARIA: DOIZ UNZUE, ADOLFO 2024/07/01etik 2025/06/30era"

2. Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 28ko 278/2024 Ebazpenaren II. eranskinean atzemandako akats materiala zuzentzea. Ebazpen horren bidez, ikastetxe publikoetan 2024-2025 ikasturtean jardunean hasiko diren zuzendaritza-kargudunen izendapena egiten da. Hau da zuzenketa:

Honako hau dioen tokian:

"TUTERA-GRISERAS HLHIP

ZUZENDARIA: COLOMA CALAHORRA, LUCIA ISABEL. BUKAERA: 2024/06/30

IKASKETABURUA: SANDUA ESCRIBANO, MARIA CRISTINA. BUKAERA: 2024/06/30

IDAZKARIA: LERIN UGARTE, JON ANDER. BUKAERA: 2024/06/30"

Honako hau behar du:

"TUTERA-GRISERAS HLHIP

ZUZENDARIA: COLOMA CALAHORRA, LUCIA ISABEL 2024/09/01

IKASKETABURUA: SANDUA ESCRIBANO, MARIA CRISTINA 2024/09/01

IDAZKARIA: LERIN UGARTE, JON ANDER 2024/09/01"

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Plantillen Atalera, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuko Nominen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko uztailaren 30ean.–Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Isidra Roldán Arróniz.

Iragarkiaren kodea: F2411727