1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
121E/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 8koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, zeinaren bidez Marta Chamorro Armendariz andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoko Euskararen Azterlan eta Plangintza Estrategikoaren Ataleko buru.
Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, ataletako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Marta Chamorro Armendariz andrea izendatzea, bitarte baterako, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoko Euskararen Azterlan eta Plangintza Estrategikoaren Ataleko buru. Izendapenak 2024ko abuztuaren 5etik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera.
3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 8an.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.–Sinatua: bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren uztailaren 5eko 20/2024 Foru Dekretuan xedatutakoarekin. Horren bidez zehazten da Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilari den Mikel Irujo Amezagak ordezkatuko duela bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria hura oporretan dagoen bitartean.
Iragarkiaren kodea: F2412008