17. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 23a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

94/2023 prozedura arrunta

María Teresa Gurruchaga Zabala, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den 94/2023 prozedura arruntean epaia eman zen 2023ko urriaren 4an; irmo geratu da ebazpen hori, zeinaren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz, honako hauek baitira:

273/2023 EPAIA.

Lehendakaria.–Raquel H. Reyes Martínez andrea.–Magistratuak.–Antonio Sánchez Ibáñez jauna.–Hugo Manuel Ortega Martín jauna.–

Iruñean, bi mila eta hogeita hiruko urriaren lauan.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratuek osatuak, aztertu egin ditu 94/2023 errekurtsoaren autoak. Errekurtso horren bidez, Vianako Udalaren ordenantza fiskal bat aurkaratu zen, "tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako oliobideentzat" (2022ko 262. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 30ekoa). Honako hauek izan dira alderdiak: batetik, errekurtsogilea, Red Eléctrica de España SAU, auzitegietako prokuradore Enrique Castellano Vizcay jaunak ordezkatua, eta Manuel de Vicente-Tutor Rodríguez abokatu jaunak zuzendua; eta, bestetik, demandatua, Vianako Udala, epaitegietako prokuradore Pedro Barno Urdiain jaunak ordezkatua, eta Héctor Miguel Nagore Sorabilla abokatu jaunak defendatuta. Horiek horrela, salak honako aurrekari eta zuzenbideko oinarri hauen arabera ebatzi du.

Txostengilea Raquel H. Reyes Martínez magistratu andrea da, sala honen iritzia azaltzen duena,

EPAITZA:

Baiestea auzitegietako prokuradore Enrique Castellano Vizcay jaunak, Red Eléctrica de España SAUren izenean eta haren ordezkari gisa, aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, eta horrenbestez:

1. Deklaratzen dugu erabat deuseza dela Vianako Udalaren ordenantza fiskal bat, "tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako oliobideentzat" (2022ko 262. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 30ekoa).

2. Kostuak inori berariaz egotzi gabe.

3. Behin epaia irmo bilakatuta, argitara bedi haren epaitza Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 72.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72-2 eta 107-2 artikuluetan ezarritakoa betez.

Iruñean, 2023ko abenduaren 12an.–Salako Justizia Administrazioaren letradua, María Teresa Gurruchaga Zabala.

Iragarkiaren kodea: J2317699