2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa, hondakinen ordenantza fiskalean, 2024rako. Hasierako onespena
Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak, 2023ko azaroaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen hondakinen ordenantza fiskaleko aldaketa, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzeko.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatean, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Halakorik aurkezten ez bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.
Zangozan, 2023ko azaroaren 29an.–Mankomunitateko burua, Marta Tiebas Lacasa.
Iragarkiaren kodea: L2317044