2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA
Mankomunitateko buruaren eta kontseilarien ordainsariak
Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2023ko irailaren 20an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
1. Mankomunitateko buruarendako hamasei mila hirurehun eta laurogeita bat euro eta laurogeita bi zentimo gordineko (16.381,82 euro) ordain ekonomikoa ezartzea urtean, 14 soldatatan jasoko dena. Zenbateko hori urtero eguneratuko da, Nafarroako Gobernuak administrazio publikoetako funtzionarioendako ezartzen duen errebalorizazio-indizea aplikatuz. Zenbatekoa lanaldi arrunt bateko zenbatekoaren %20 ingurukoa da. Halaber, alta emanen zaio Gizarte Segurantzan, eta Moncayoko Ur Mankomunitateak haren enpresa-kuotaren kotizazioa ordainduko du.
Zenbateko hori urtero eguneratuko da, Nafarroako Gobernuak administrazio publikoetako funtzionarioendako ezartzen duen errebalorizazio-indizea aplikatuz.
2. Kontseilariendako berrehun eta hemezortzi euroko (218,00 euro) ordain ekonomikoa ezartzea bilkura bakoitzeko, Zuzendaritza Kontseiluaren, Kontuen Batzorde Bereziaren, kontratazio-mahaien eta Mankomunitatearen izenean beste edozein organoren bilkuretara joateagatik, erakunde horiek zuzenean ordaindu ezean.
3. Nafarroako Gobernuak bere funtzionarioendako oro har ezartzen duen kilometro-ordaina ordainduko zaie kontseilari guztiei, baldin eta beren ibilgailua erabiltzen badute Mankomunitateko kontseilariak diren aldetik egin beharreko joan-etorri ofizialetan.
4. Kalte-ordainei dagokienez, Mankomunitatearen erregelamendu organikoaren 17. artikuluan horri buruz ezarritakoari jarraituko zaio.
Zenbateko horiek 2023ko irailaren 14tik aitzina jasotzen ahalko dira, baina, ordainsari horiek jaso ahal izateko, behar beste diru egon beharko da aurrekontuan. Horretarako, hala denean, aurrekontuko bidezko aldaketa onetsiko da.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Corellan, 2023ko abenduaren 18an.–Mankomunitateko burua, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2317790