17. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Dirulaguntzak, enplegua eta autoenplegua sustatzeko kontrataziorako. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 728315.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/728315).

–Helburua eta xedea.

Deialdi honen xedea da pizgarriak ezartzea kontratazioa sustatzeko eta enplegua egonkortzeko, laguntzen eta dirulaguntzen bitartez, Vianako udalerrian erroldatutako langabeei lan kontratuak egin diezazkieten bai enpresek bai banakako enpresaburuek, profesionalek eta/edo autonomoek.

–Eskatzaileen betebeharrak: 4. oinarria.

Oinarri hauetan ezarritako laguntzen onuradun izan daitezke Vianan dauden enpresak –forma juridikoa edozein dela ere–, banakako enpresaburuak, profesionalak eta/edo autonomoak, baldin kontratatzen dituzten langabeak inskribaturik badaude Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu-agentzietan, Vianan erroldaturik badaude gutxienez 2 urte lehenagotik eta betetzen badituzte oinarri hauetan ezarritako beharkizun eta baldintzak.

Onuradun izan daitezke, halaber, autoenpleguko proiektu bati ekiten dioten pertsona fisikoak, horiek ere Vianako udalerrian erroldaturik badaude gutxienez ere 2 urte lehenagotik eta betetzen badituzte oinarri hauetan ezarritako beharkizun eta baldintzak.

Autoenpleguko proiektua pertsona fisiko batek baino gehiagok osatzen badute, proiektu osoa joko da laguntzen onuraduntzat, eta ez proiektuko pertsona fisiko bakoitza. Orobat, aurreko apartatuan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea bi hilabetekoa izanen da, oinarri hauek argitaratu eta biharamunetik hasita, 2024ko urtarrilaren 1aren eta argitaratze egunaren artean egindako kontratazioetarako, eta, gainerako kasuetarako, bi hilabetekoa, lan-kontratua hasi eta biharamunetik, edo lan-kontratua mugagabe bihurtu edo, autoenplegurako, autonomoetan alta eman eta biharamunetik. Eskabidea epez kanpo aurkeztuz gero, ukatu eginen da dirulaguntza.

Vianan, 2023ko azaroaren 20an.–Alkatea, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2317851