17. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Osasun arloko bigarren eskuko ekipo elektronikoen salmenta eta erakusketa eta ekipo horiek abian jartzea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori dena, bete daitezen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (foru lege horren bidez arautzen dira Ingurumenean Eragina duten Jarduerak) eta haren Erregelamendua (onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez).

Espediente zenbakia: 30/2023/AACC.

Sustatzailea: Agenor Mantenimiento SA.

Jarduera: osasun arloko bigarren eskuko ekipo elektronikoen salmenta eta erakusketa eta ekipo horiek abian jartzea.

Tokia: La Barrena industrialdea, Canal Imperial de Aragón kalea, 11. eta 12. nabeak (32. poligonoa, 345. lurzatia, 2. azpieremua, 21.etik 24. unitatera bitartean).

Tuteran, 2024ko urtarrilaren 4an.–Hiri Garapen Jasangarriko Arloko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2400300