2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Presioko ureztapenen eta ureztapen tradizionalen 2022ko konturako likidazioa
Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2023ko abenduaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen Montes de Cierzo I, Montes de Cierzo II eta Valdetellasko ureztalur berrietan egindako presioko ureztapenen 2022ko errolda onestea, guztira 912.526,55 euro egiten baitu, eta baita Montes de Cierzon ureztatzen ahal den eremuan egindako ureztapen tradizionalen 2022ko errolda ere, 2.223 euro egiten baitu. Borondatezko diru-bilketarako epea 2023ko abenduaren 29an hasi eta 2024ko otsailaren 2an bukatuko da, biak barne. Behin betiko likidazioa 2024ko lehen hilabeteetan egin behar da, eta honako hauek dira esparru bakoitzerako behin-behineko tasak:
LABURPENA | TASA FINKOA | TASA ALDAKORRA |
UREZTAPEN TRADIZIONALA | 6,37 euro/erregu | 6,0362452 euro/erregu |
VALDETELLAS | 378,50 euro/ha | 0,05517010 euro/m³ |
MONTES DE CIERZO I | 274,94 euro/ha | 0,03727181 euro/m³ |
MONTES DE CIERZO II | 272,25 euro/ha | 0,03804732 euro/m³ |
Ordainketak eginen dira ordainketa-gutunean aipatzen diren banku-entitateetako sukurtsalen batean. Dena dela, udal honekiko ordainketak helbideratuta izanez gero, kobrantzarako izendatua den finantza-entitatera igorriko da ordainagiria.
Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboan errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere eta, halakorik bada, sor daitezkeen kostuak.
Erabaki hau behin betikoa da administrazio-bidean; beraz, jarraian aipatzen diren errekurtsoetako bat aurkez daiteke honen kontra. Hala ere, ezin izanen da errekurtsorik jarri beste bat ebazteko izapidean dagoen bitartean, hura espresuki ebatzi arte edo ustezko ezespena gertatu arte:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza edo erabakia eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretatik dagokion organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hori dena, ezertan ukatu gabe bidezkotzat jotzen den beste edozein errekurtso baliatu ahal izatea.
Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.
Tuteran, 2024ko urtarrilaren 3an.–Ekonomia Sustapenerako Alorreko (Ogasuna) zinegotzia, María Reyes Carmona Blasco.
Iragarkiaren kodea: L2400242