17. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Prozedura berria, adjudika daitezen herri-lurretako lehorreko lurren soberako loteak eta bigarren eskukoak

Tafallako Udalak 2023ko azaroaren 30ean egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, kontuan hartu zen iraungi zela herri-lurretako lehorreko lurren soberako loteak eta bigarren eskukoak adjudikaturik izateko epea; hain zuzen ere, 2020ko ekainaren 28an adjudikatu ziren, 4 urterako edo 2 ereintzatarako.

Tafallako Udalak 2020ko ekainaren 28an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, adjudikatu ziren herri-lurretako lehorreko lurren bigarren eskuko loteak, 8 urterako (lau ereintza), 4 urterako (bi ereintza) eta soberakoak urtebeterako (ereintza bat), Tafallako udal-mugartean.

Adjudikazio horiek zeuden herritarrei zuzenean ematen zaien aprobetxamenduaren barnean, eta adjudikazioak egin ziren dagokion ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen zituzten eskatzaileen artean; hots, honako honetan ezarritako baldintzak betetzen zituztenen artean: ordenantza, arautzen dituena Tafallako udal-mugarteko herri-lurretako ondasunen administrazioa, erabilera, defentsa, berreskuratzea eta aprobetxamendua.

Behin bukaturik 4 urterako edo 2 ereintzatarako lehorreko herri-lurren soberako loteen adjudikazioaldia, beste prozedura bat hasi behar da, horiek berriz ere adjudikatzeko, herritarrei zuzenean adjudikatzeko prozesuaren bidez, jarraikiz aipatutako ordenantzaren 41. artikuluari (2. kapituluko 3. atala).

Gerta daitekeenez beste eskatzaile batzuk ere izatea, herri-lurren aprobetxamendua nahi dutenak, eta parte hartuko dutenak soberako loteen zozketa horretan onduradun berri gisa, kontuan hartu behar da nekazari horiek aukera izan behar dutela, aipatutako prozeduran, honelako lehorreko loteak eskuratzeko: 8 urterakoak (lau ereintza), 4 urterakoak (bi ereintza) eta soberakoak, urtebeterakoak (ereintza bat). Betiere, lote horien adjudikazioaldiaren bukaerak bat eginen du prozedura orokorrean adjudikatutako gainerako loteen adjudikazioaldiaren bukaerarekin.

Hori dela eta, bidezkoa da dagokion espediente bat bideratzea prozedura berri bat hasteko, adjudika daitezen herri-lurretako lehorreko lurren soberako loteak eta bigarren eskukoak.

2023ko azaroaren 15ean, Ingurumeneko, Tokiko Agenda 2030eko eta Landa Garapeneko Batzordeak aldeko irizpena eman zuen.

Horiek horrela, Tafallako Udaleko Osoko Bilkurak,

ERABAKITZEN DU:

Lehenbizikoa.–Kontuan hartzea iraungi dela herri-lurretako lehorreko lurren soberako loteak eta bigarren eskukoak adjudikaturik izateko epea; hain zuzen ere, 2020ko ekainaren 28an adjudikatu ziren, 4 urterako edo 2 ereintzatarako.

Bigarrena.–Prozedura bat hastea adjudika daitezen herri-lurretako lehorreko lurren soberako loteak eta bigarren eskukoak, ezarritako lehentasun-hurrenkeraren arabera, eta jarraikiz dagokion ordenantzaren bigarren kapituluko bosgarren ataleko prozedurari (ordenantza, arautzen dituena Tafallako udal-mugarteko herri-lurretako ondasunen administrazioa, erabilera, defentsa, berreskuratzea eta aprobetxamendua).

Hirugarrena.–Lehentasunezko eskabiderik aurkezten ez bada, edo aurkeztuta ere lote batzuk adjudikatu gabe geldituz gero, handitu eginen da gainerako eskatzaileen artean zozketa bidez adjudikatu beharreko lote-multzoa.

Hirugarrena.–Behar den ediktua argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tafallako Udalaren iragarki-taulan, eta onuradun izateko baldintzak betetzen dituzten interesdunei adieraztea hamar egun balioduneko epea dutela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ordenantzan eskatutako agiriak aurkezteko.

Bosgarrena.–Erabaki hau igortzea Landa-ingurumen zaindariari, Zerbitzu Ekonomikoen eta Garapenaren Alorrari eta iragarki-taulari, behar diren ondorioak sor ditzan.

Tafallan, 2023ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2317294