2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
2024rako karga-tasak
Zangozako Udalak, 2023ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2023ko karga-tasei eustea 2024. urtean; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz. Tasak hauek dira, eta adierazitako zergei dagozkie:
–Lurraren kontribuzioa. %0,34ko karga-tasa ezartzea, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izan ditzan.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %5eko karga-tasa.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): 1,4 indizea, gutxieneko kuoten gainean.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
- Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako koefiziente berdinak finkatzea, lurren balioaren gainean aplikatzeko.
- Honako karga-tasa hauek onestea, balio-gehikuntza sortzen den epearen araberakoak, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga likidatzeko, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izan ditzan.
BALIO-GEHIKUNTZAREN SORTZEALDIA (URTEAK) | TASAK |
Urte batetik behera, -1-2-3 | %12 |
4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15 | %25 |
16-17 | %17 |
18-19-20 urte edo gehiago | %12 |
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Zangozan, 2023ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.
Iragarkiaren kodea: L2317306