2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Aldaketa 2024rako tasa eta prezio publikoen ordenantzetan. Hasierako onespena
Zangozako Udalak, 2023ko azaroaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen tasak eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzak aldatzea 2024ko ekitaldirako.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, epe horretan bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearekin.
Zangozan, 2023ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.
Iragarkiaren kodea: L2317305