2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORISOAIN
Diru-bilketarako egutegia 2024an
Orisoaingo Udalak, 2023ko abenduaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, diru-bilketarako 2024ko egutegia onetsi zuen. Egutegia interesdunen eskura egonen da Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (https://orisoain.sedelectronica.es/info.0). Hona hemen:
Lehena.–Honako zerga-egutegi hau onestea 2024. urterako:
–Ibilgailuen gaineko udal zerga:
- Borondatez ordaintzeko epea, martxoan.
- Bankuan helbideraturik daudenak martxoaren azken egunean kobratuko dira.
–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa:
- Borondatez ordaintzeko epea, ekainean.
- Bankuan helbideraturik daudenak ekainaren azken egunean kobratuko dira.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga:
- Borondatez ordaintzeko epea, irailean.
- Bankuan helbideraturik daudenak irailaren azken egunean kobratuko dira.
–Herri-lurrak eta errentamenduak:
- Borondatez ordaintzeko epea, urrian.
- Bankuan helbideraturik daudenak urriaren azken egunean kobratuko dira.
Bigarrena.–Aditzera ematea helbideratu gabeko ordainagiriak ordain daitezkeela haietan aipatzen den finantza-erakundearen edozein banku-bulegotan, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak adierazitako egunean pasako dira kontuetara.
Borondatez ordaintzeko epea iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean finkaturiko errekarguak ezarriko dira eta izapideak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Orisoainen, 2023ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.
Iragarkiaren kodea: L2400430