17. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2024rako zerga-tasak

Orisoaingo Udalak, 2023ko abenduaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–Onestea 2024rako zerga-tasak. Hona hemen zehatz-mehatz:

–Lurraren kontribuzioa: %0,2550.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (zirkulazioaren gaineko zerga): Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean xedatutakoa.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,2.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %4.

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 187. artikuluan zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hauek aplikatuko zaizkio:

  • Lehen urtea: %0,25.
  • Bigarren urtea: %0,50.
  • Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):

  • Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan xedaturikoak.
  • Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %16ko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

Erabaki honetan ezarri gabeko karga-tasetarako, horiek arautzen dituzten ordenantzei eta erabakiei jarraituko zaie.

Orisoainen, 2023ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2317262