2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
Virgen del Castillo zahar-etxeko tasak 2024rako. Hasierako onespena
Miranda Argako Udalak, 2023ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko ekitaldian zahar-etxean indarrean izanen diren tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz. Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren patronatuak ere onetsi zituen tasak, 2023ko azaroaren 21ean egin bilkuran.
Espedientea udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta harekin bat heldu diren gainerako legeetan xedatuari jarraikiz.
Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurrean egoteko aldia iraganik inork alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu.
Miranda Argan, 2023ko abenduaren 1ean.–Alkatea, María Pilar Ibero Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2317143