2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Aldaketa, Urbanizazioari eta bide publikoko obrei buruzko ordenantza orokorrean. Hasierako onespena
Los Arcosko Udalak, 2023ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen zenbait aldaketa egitea Urbanizazioari eta bide publikoko obrei buruzko ordenantza orokorrean, Udal Planean jasota dagoen bezala. Hortaz, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. eta 70.2 artikuluekin eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin, jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkez daitezen.
Epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da aipatutako ordenantza aldatzeko erabakia, berariazko beste erabakirik behar izan gabe.
Los Arcosen, 2023ko abenduaren 21ean.–Alkate udalburua, Eduardo García de Galdiano Baños.
Iragarkiaren kodea: L2318395