17. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANA

2024rako karga-tasak

Udalak, 2023ko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, honako erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:

1.–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,11 izanen da.

2.–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,40 izanen da.

3.–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

4.–Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %2 izanen da.

5.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira.

Erabaki hauek 2024ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

Erabaki hauen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lanan, 2023ko azaroaren 17an.–Alkatea, José Javier Galdeano Asarta.

Iragarkiaren kodea: L2317285