17. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Ordenantza, errautsen kolunbarioen emakida arautzen duena. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2023ko azaroaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Errautsen kolunbarioen emakida arautzen duen ordenantza. Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari jarraituz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Uharten, 2023ko abenduaren 12an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2317367