2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
2024ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa
Etxalarko Udalak, 2023ko abenduaren 21ean eginiko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
1.–Onestea Etxalarko Udalaren zerbitzura dauden langileen lan egutegia 2024. urterako.
Horrenbertzez, hauek izanen dira jaiegunak, eta horietan udal bulegoak itxita egonen dira:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Otsailaren 13a: Tokiko besta (Astearte-inautea).
–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.
–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 1a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Done Jakue eguna.
–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.
–Urriaren 12a: Espainiaren eguna.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
2.–Onestea Etxalarko Udalaren zerbitzura dauden langileen lanaldiaren banaketa 2024rako, egiazko 1.592 lanorduetan finkatzen dena urteko. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Lan ordutegia betetzeko eta aipatu lanorduak ez gainditzeko, otsailaren 12a, uztailaren 26a, abenduaren 2a, abenduaren 4a eta abenduaren 5a egun baliodun baina zerbitzurik gabekotzat jotzen dira, guztiak 2024. urteari dagozkionak.
3.–Aditzera ematea baliogabeak izango direla 2024. urtean, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta lehen aipatutako udal bulegoetako jaiegunak.
4.–Akordio hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Herriko Etxeko iragarki oholean eta udaleko webgunean, orok jakin dezan.
Etxalarren, 2023ko abenduaren 22an.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.
Iragarkiaren kodea: L2400502