2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONAMARIA
1/2023 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2023ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 7koan. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa behin betiko onesten da eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru-dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Donamarian, 2023ko azaroaren 29an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.
1/2023 AURREKONTU-ALDAKETA
Aparteko kreditu bidez sortutako gastu berriak:
–Euri-uretako obra Bidauztean: 6.200,00 euro.
–Igerilekuetako aldageletako zeramika: 6.000,00 euro.
–Su-egurra: 15.000,00 euro.
–Abeltzaintzako azpiegituretarako obra: 35.500,00 euro.
Guztira: 62.700,00 euro.
Gastua handitzea, kreditu-gehigarriaren bidez:
–Ur-sareko mantentze-lanak: 3.000,00 euro.
–Kloragailuetako argia: 500,00 euro.
–Genero-indarkeriaren aurreko sentsibilizazioa: 1.000,00 euro.
–Sorosleen ordainsaria: 1.000,00 euro.
–Igerilekuko mantentze-lanak: 1.100,00 euro.
–Cederna Garalur: 1.500,00 euro.
Guztira: 8.100,00 euro.
Iragarkiaren kodea: L2317010