2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARLEGIKO KONTZEJUA
Ordenantza, pilotalekuaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena
Arlegiko Kontzejuko Batzarrak, 2023ko azaroaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arlegiko pilotalekuaren erabilera arautzen duen ordenantza.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari jarraituz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Arlegin, 2023ko azaroaren 29an.–Kontzejuko burua, Christian Waskonig Caro.
Iragarkiaren kodea: L2317402