1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
313/2023 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez interes sozialeko deklaratzen baitira zenbait proiektu, kultur jarduera eta ereduko programa, bat etorriz fundazioen eta irabazi asmorik gabeko hainbat entitateren zerga araubide berezia eta mezenasgoaren zerga-pizgarriak arautzen dituzten xedapenen testu bategina onesten duen maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoarekin.
2023ko urriaren 1etik 31ra arte, honako pertsona eta entitate hauek eskaera aurkeztu zuten proiektuak, kultur jarduerak edo ereduko programak interes sozialeko deklaratzeko:
ESKATZAILEA | PROIEKTUAREN TITULUA |
Elisa Fernández Arteta | Doktore-tesia, ikerketa teoriko-praktikoa duena |
Atena Fundazioa | Atena konpainia artistikoa |
Laxoa Elkartea | Laxoaren mantentze, sustapen eta hedapen programa |
Haizegoa Euskara Taldea | Euskara plazara Arrosadian eta Azpilagañan |
Bi Nafarroa Elkartea | Kultur jardueren ereduko programa, Bi Nafarroa Elkartearen eskutik |
Iruñeko Jaiotzen Elkartea | Iruñeko Jaiotzen Elkartearen jarduera |
Elizondoko Abesbatza | Musikaren hedapenerako laguntza, 2024-2028 aldirako |
KEINU - plataforma de arte situado | KEINU - plataforma de arte situado |
Hermandad de la Pasión de Corella | Corellako Aste Santua |
Misterio de Obanos Fundazioa | Obanosko misterioa eta aldi bereko jarduerak |
Ángel Mariezkurrena Deskarga | AMD kultura proiektuak |
Eguesibarko Lakarri kultur elkarte eta dantza taldea | Eguesibarko Lakarri dantza taldea garatu, handitu eta finkatzea |
Nafar Idazleen Elkartea | Nafar Idazleen Elkartea |
Etxarri Aranazko Abesbatza | Abesbatzaren jarduna |
Gaiteros de Ablitas kultur elkartea (GDA) | Dianas... ¡Porque sí! |
La Cuerda de Oro elkartea | "Camerata Navarra" |
Eguzki Art Zinema SL | "Ombuaren Itzala", autore-zinema ekoizteko modu berri bat |
Navarra Cultural fundazioa | "Cintruénigo hasta el siglo XX" liburuaren argitalpena |
Armonia Errondaila elkartea | Armonia Errondailaren kultur jarduera, batik bat adineko pertsonei zuzendua |
Iruñeko Sinfonietta | Iruñeko Sinfoniettaren jarduera sinfonikoa |
Nafarroako Donejakue Bidearen Lagunen Elkartea | Nafarroako Donejakue Bidearen Lagunen Elkartearen kultur proiektua |
Gautxoriak Soul Club | Beltza Weekend jaialdia |
Joven Orquesta de Pamplona (JOP) elkartea | Joven Orquesta de Pamplona (JOP) elkartearen 2023-2024 aldiko jarduera |
Agerraldia elkartea | Agerraldiaren agenda: Ekintza iraunkorrak eta ekintza puntualak |
Amigos de Cascante Vicus kultur elkartea | Cascanteko arkeologia proiektua |
Untzueko San Millan parrokia | San Millan parrokiaren (Untzue, Nafarroa) erretaula zaharberritzeko eskatutako maileguaren amortizazioa |
Karrikaluze Elkartea | Karrikaluze Euskaldunon Elkartea |
Irurtzungo Aizpea taldea eta Pikuberri elkartea | Irurtzun Euskara eta Kultura 2024 - 2028 |
Kultura On elkartea | Iruña Rock |
Eguesibarko txikien konpartsa | Eguesibarko txikien konpartsa sortzea |
Agoizko Kostradaren Kofradia elkartea | Agoizko Kostradaren Kofradiaren kapitulu handia |
Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 12. artikuluan aurreikusitako jarduketak egin ondoren, Mezenasgo Batzordeak eskaera hauek eta dagokien dokumentazioa igorri zizkion Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluari, ebaluazioa egin zezan.
Eskaerak ebaluatu ondoren, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluak, 2023ko abenduaren 18an, proposamena bidali dio Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiari, interes sozialeko deklara ditzan kulturalak diren proiektuak, jarduerak eta ereduko programak, bat etorriz fundazioen eta irabazi asmorik gabeko hainbat entitateren zerga araubide berezia eta mezenasgoaren zerga-pizgarriak arautzen dituzten xedapenen testu bategina onesten duen maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren 26. artikuluan xedatutakoarekin. Gainera, lege testu horren beraren 28.2 artikuluan aurreikusitako irizpideak aplikatuta, interes sozialeko deklaratzea merezi dute.
Misterio de Obanos fundazioak eta Kultura On elkarteak aurkeztu dituzten eskaerei dagokienez, ereduko programak interes sozialeko deklaratzekoak baitira, garatu beharreko jardueren izaera kontuan harturik, uste da ereduko programaren deklarazioa ez dela bidezkoa, bai, ordea, aurkeztutako proiektuen interes sozialaren deklarazioa; proiektu horiek 2025eko abenduaren 31 eta 2024ko abenduaren 31 dute amaiera data, hurrenez hurren.
Beraz, maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, haren bidez onesten baita fundazioen eta irabazi asmorik gabeko hainbat entitateren zerga araubide berezia eta mezenasgoaren zerga-pizgarriak arautzen dituzten xedapenen testu bategina, eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduan xedatutadoarekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Ebazpen honen I. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea.
2. Ebazpen honen II. eranskinean azaltzen diren kultur jardueren eta proiektuen ereduko programak interes sozialeko deklaratzea.
3. Ebazpen honen III. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea, eta ez ematea ereduko programaren izaera.
4. Proiektuak eta jarduerak gauzatzen diren bitartean bakarrik izanen du indarra interes sozialaren deklarazioak.
5. Interes sozialeko proiektuak eta jarduerak dituzten pertsona edo entitateak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22. artikuluak ezartzen dituen betebeharrei daude loturik, bai proiektuari, kultur jarduerari edo ereduko programari dagokionez, bai zerga administrazioari dagokionez.
6. Kultur proiektua edo jarduera interes sozialeko deklaratuta ere, onuradunek berdin-berdin eskuratu beharko dituzte hura gauzatzeko lizentzia, baimen edo komunikazioak, horiek ematea, zeinek bere eskumenen esparruan, beste erakunde batzuei dagokienean.
7. Interes sozialeko deklaratzen diren proiektuak eta kultur jarduerak Nafarroako Gobernuaren Atarian argitaratuko dira, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
8. Pertsona eta entitate onuradunek "Mecna zigilua" anagrama erabiltzen ahalko dute beren komunikazio, aurkezpen, argitalpen eta dokumentuetan, baldin eta zerikusia badute interes sozialeko deklaraturik dauden proiektuekin, kultur jarduerekin edo ereduko programekin.
9. Ebazpen hau Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Zerga Ogasunera eta Kultur Mezenasgoaren Batzordera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2023ko abenduaren 20an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.
I. ERANSKINA.–KULTUR JARDUERAK ETA PROIEKTUAK
ESKATZAILEA | PROIEKTUAREN TITULUA | IRAUPENA |
Laxoa Elkartea | Laxoaren mantentze, sustapen eta hedapen programa | 2024/12/31 |
Eguesibarko Lakarri kultur elkarte eta dantza taldea | Eguesibarko Lakarri dantza taldea garatu, handitu eta finkatzea | 2024/12/31 |
Gaiteros de Ablitas kultur elkartea (GDA) | Dianas... ¡Porque sí! | 2024/12/31 |
La Cuerda de Oro elkartea | "Camerata Navarra" | 2024/12/31 |
Eguzki Art Zinema SL | "Ombuaren Itzala", autore-zinema ekoizteko modu berri bat | 2024/12/31 |
Navarra Cultural fundazioa | "Cintruénigo hasta el siglo XX" liburuaren argitalpena | 2024/12/31 |
Joven Orquesta de Pamplona (JOP) elkartea | Joven Orquesta de Pamplona (JOP) elkartearen 2023-2024 aldiko jarduera | 2024/12/31 |
Untzueko San Millan parrokia | San Millan parrokiaren (Untzue, Nafarroa) erretaula zaharberritzeko eskatutako maileguaren amortizazioa | 2024/12/31 |
Karrikaluze Elkartea | Karrikaluze Euskaldunon Elkartea | 2024/12/31 |
Eguesibarko txikien konpartsa | Eguesibarko txikien konpartsa sortzea | 2025/12/31 |
Agoizko Kostradaren Kofradia elkartea | Agoizko Kostradaren Kofradiaren kapitulu handia | 2024/12/31 |
II. ERANSKINA.–PROIEKTU ETA KULTUR JARDUEREN EREDUKO PROGRAMAK
ESKATZAILEA | PROIEKTUAREN TITULUA | IRAUPENA |
Elisa Fernández Arteta | Doktore-tesia, ikerketa teoriko-praktikoa duena | 2026/06/30 |
Atena Fundazioa | Atena konpainia artistikoa | 2028/12/31 |
Haizegoa Euskara Taldea | Euskara plazara Arrosadian eta Azpilagañan | 2027/12/31 |
Bi Nafarroa Elkartea | Kultur jardueren ereduko programa, Bi Nafarroa Elkartearen eskutik | 2026/12/31 |
Iruñeko Jaiotzen Elkartea | Iruñeko Jaiotzen Elkartearen jarduera | 2028/12/31 |
Elizondoko Abesbatza | Musikaren hedapenerako laguntza, 2024-2028 aldirako | 2028/12/31 |
KEINU - plataforma de arte situado | KEINU - plataforma de arte situado | 2028/12/31 |
Hermandad de la Pasión de Corella | Corellako Aste Santua | 2028/12/31 |
Ángel Mariezkurrena Deskarga | AMD kultura proiektuak | 2028/12/31 |
Nafar Idazleen Elkartea | Nafar Idazleen Elkartea | 2028/12/31 |
Etxarri Aranazko Abesbatza | Abesbatzaren jarduna | 2028/12/31 |
Armonia Errondaila elkartea | Armonia Errondailaren kultur jarduera, batik bat adineko pertsonei zuzendua | 2028/12/31 |
Iruñeko Sinfonietta | Iruñeko Sinfoniettaren jarduera sinfonikoa | 2028/12/31 |
Nafarroako Donejakue Bidearen Lagunen Elkartea | Nafarroako Donejakue Bidearen Lagunen Elkartearen kultur proiektua | 2028/12/31 |
Gautxoriak Soul Club | Beltza Weekend jaialdia | 2028/12/31 |
Agerraldia elkartea | Agerraldiaren agenda: Ekintza iraunkorrak eta ekintza puntualak | 2026/12/31 |
Amigos de Cascante Vicus kultur elkartea | Cascanteko arkeologia proiektua | 2028/12/31 |
Irurtzungo Aizpea taldea eta Pikuberri elkartea | Irurtzun Euskara eta Kultura 2024 - 2028 | 2028/12/31 |
III. ERANSKINA.–KULTUR JARDUERAK ETA PROIEKTUAK
ESKATZAILEA | PROIEKTUAREN TITULUA | IRAUPENA |
Misterio de Obanos Fundazioa | Obanosko misterioa eta aldi bereko jarduerak | 2025/12/31 |
Kultura On elkartea | Iruña Rock | 2024/12/31 |
Iragarkiaren kodea: F2318180