169. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 20a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

BARDEAKO UBIDEKO UREZTATZAILEEN KOMUNITATE OROKORRA

Batzar nagusi berezia

Dei egiten zaie batzar nagusira oinarriko komunitateen ordezkariei eta ureztatzaileak ez diren gainerako erabiltzaileei, 2024ko irailaren 19an, hamaiketan lehen deialdian, eta egun bereko hamabietan bigarren deialdian. Batzarra eginen da Fundación Aquagraria fundazioaren eraikineko bilera-aretoan (Ciudad del Agua, komunitate orokor honen egoitza den eraikinaren atzean), helbide honetan: Manuel Lorenzo Pardo kalea z.g., Ejea de los Caballeros (Zaragoza). Honako gai-zerrenda hau aztertuko da:

1.–Gobernu Batzordeak onets dadin, bidezkoa bada, aurkezten duen proposamena, eguzki-energia fotovoltaikoa sortzeko instalazio bat jartzeko, "Laverneko autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa" izenekoa, Laverneko urtegiko ponpatze-estazioaren kostu energetikoa murrizte aldera. Ahalmena emanen zaio Gobernu Batzordeari beharrezko aldaketak egitea onets dezan, bai eta behin betiko proiektua ere. Laguntza ekonomikoa eskatuko zaio Aragoiko Gobernuari, ekainaren 12ko AGA/678/2024 Aginduaren babesean (agindu horren bidez dirulaguntza aurreratuen deialdia egiten da, 2024. urterako, modernizazio integralerako inbertsioaren arloan, bai eta ureztapena hobetzeko eta egokitzeko inbertsioen arloan ere, 2023-2027ko NPEren Plan Estrategikoaren esparruan). Orobat, Komunitate Orokorreko buruari ahalmena emanen zaio sina ditzan erabaki hauek betetzeko zuzenbidez behar diren agiri guztiak.

2.–Gobernu Batzordeak aurkezten duen proposamena, berrets dadin, bidezkoa bada, 2019ko urtarrilaren 16ko batzar nagusi berezian hartutako erabaki bat, oinarriko komunitateen eremu ureztagarriaren perimetroko lurrei ureztapenean alta emateari dagokiona.

3.–Uraren Ustiapeneko eta Kudeaketako Atalaren txostena. Erabakiak hartzea.

Lehen deialdian ez bada biltzen erregelamenduz ezarritako gehiengoa, erabakiak bigarren deialdian hartuko dira, komunitatearen ordenantzen 50. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Ejea de los Caballerosen, 2024ko abuztuaren 1ean.–Komunitateko burua, Jose Maria Vinue Lasierra.

Iragarkiaren kodea: P2411690