2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Funtsezko aldaketa nekazaritza-makineria saldu eta konpontzeko jarduera-lizentzian
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua). Udalaren webgunean dago ikusgai "Procesos participativos: ayúdanos a mejorar-Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala" deritzon atalean), jarduerak ukitutakoek epe horretan oharrak aurkez ditzaten.
Sustatzailea: Rufino Ojer SL.
Jarduera: nekazaritza-makineria saldu eta konpontzea.
Tokia: La Nava industrialdea, D karrika, 11 (5. poligonoa, 336. lurzatia).
Tafallan, 2024ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2411694