2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Kirol eta kultura programa, 2024-2025 aldirako. Prezio publikoak, arau orokorrak eta hobariak
Orkoiengo Udalak, 2024ko uztailaren 31n egindako osoko bilkuran, onetsi zituen 2024-2025 aldirako kirol eta kultura programako prezio publikoak, arau orokorrak eta hobariak. Argitara ematen dira, orok jakin dezan.
Orkoienen, 2024ko abuztuaren 7an.–Alkatea, eskuordetuta, Diego Viñas Ayuso.
KIROL JARDUEREN PREZIOA
KIROL JARDUERAK HAURRENTZAT |
| 1. TARIFA | 2. TARIFA | 3. TARIFA |
Erroldatua eta abonatua (euroak) | ESKOLA-EREMUA / Oinarriz. Giz. Zerb. / Abonatuak (euroak) | Erroldatu gabea (euroak) |
HAURREN JARDUERA GUZTIAK (salbu igeriketa) | 59 | 77 | 94 |
KIROL JARDUERAK HELDUENTZAT |
| 1. TARIFA | 2. TARIFA | 3. TARIFA | 4. TARIFA |
| Erroldatua eta abonatua (euroak) | Erroldatua edo abonatua (euroak) | Erroldatu gabea (euroak) | Gazteen kuota (euroak) |
GIMNASTIKA, HIRUGARREN ADINEKOENTZAT | 60 | 60 | 96 | ― |
GORPUTZ-JARRERA BERRANTOLATZEA | 169 | 181 | 257 | 136 |
YOGA | 169 | 181 | 257 | 136 |
Gazteen kuota: 14 urtetik 30 urtera bitarte, Orkoienen erroldatuak |
KULTUR ETA PRESTAKUNTZA JARDUEREN PREZIOA
KULTURA JARDUERAK HAURRENTZAT |
| 1. TARIFA | 2. TARIFA | 3. TARIFA |
Erroldatua (euroak) | ESKOLA-EREMUA / Oinarriz. Giz. Zerb. (euroak) | Erroldatu gabea (euroak) |
HAURRENTZAKO JARDUERA GUZTIAK | 59 | 77 | 94 |
KULTURA ZERBITZUAK ANTOLATUTAKO KULTURA JARDUERAK, HELDUENTZAT |
| 1. TARIFA | 3. TARIFA | 2. TARIFA |
Erroldatua (euroak) | Gazteen kuota (euroak) | Erroldatu gabea (euroak) |
ARGAZKIGINTZA IKASTAROA | 119 | 89 | 180 |
ZURAREN LANKETA | 119 | 89 | 180 |
ARTE TAILERRA | 169 | 126 | 257 |
ANTZERKI TAILERRA | 119 | 89 | 180 |
DANTZA LATINOAK | 119 | 89 | 180 |
DANTZA AFRO-BRASILDARRA | 77 | 56 | 93 |
FLAMENKOA (sevillanak, hastapenak) | 119 | 89 | 180 |
EUSKAL DANTZA | 77 | 56 | 93 |
LUDOTEKAREN / SORMEN-TAILERREN PREZIOA
| 1. TARIFA | 2. TARIFA | 3. TARIFA |
Erroldatua (euroak) | ESKOLA-EREMUA / Oinarriz. Giz. Zerb. (euroak) | Erroldatu gabea (euroak) |
LUDOTEKA / SORMEN-TAILERRAK | 33 | 50 | 60 |
UDAL HIRI-KANPAMENTUEN PREZIOA
| 1. TARIFA | 2. TARIFA | 3. TARIFA |
Erroldatua (euroak) | ESKOLA-EREMUA / Oinarriz. Giz. Zerb. (euroak) | Erroldatu gabea (euroak) |
EGUBERRIETAKO KANPAMENTUA | 33,00 | 50,00 | 60,00 |
ASTE SANTUKO KANPAMENTUA | 33,00 | 50,00 | 60,00 |
ASTE ZURIKO KANPAMENTUA | 33,00 | 50,00 | 60,00 |
Kanpamentu osoko prezioak dira. Aukera emanen da egunen arabera hainbanatzeko. Ludoteketan eta sormen-tailerretan, bazkideek izanen dute lehentasuna. |
–Hobariak, udal hiri-kanpamentuetarako bakarrik.
- 2. semea/alaba, %25eko hobaria.
- 3. semea/alaba, %50eko hobaria (ez da aplikatuko familia ugariaren hobari orokorra).
- 4. semea/alaba, %75eko hobaria (ez da aplikatuko familia ugariaren hobari orokorra).
GAIKAKO IKASTAROEN PREZIOAK (HIRU HILEKOAK EDO LAU HILEKOAK)
GAIKAKO IKASTAROAK, HELDUENTZAT (hiru hilekoak edo lau hilekoak) |
| 1. TARIFA | 3. TARIFA | 2. TARIFA |
Erroldatua (euroak) | Gazteen kuota (euroak) | Erroldatu gabea (euroak) |
HIRU HILEKOA | 59 | 45 | 84 |
LAU HILEKOA | 80 | 60 | 127 |
GAIKAKO IKASTAROAK, HAURRENTZAT (hiru hilekoak edo lau hilekoak) |
| 1. TARIFA | 3. TARIFA | 2. TARIFA |
Erroldatua (eurotan) | ESKOLA-EREMUA / Oinarriz. Giz. Zerb. (euroak) | Ez erroldatua (euroak) |
HIRU HILEKOA | 53 | 68 | 85 |
LAU HILEKOA | 71 | 90 | 113 |
Hiru hilabetetik beherako ikastaroetan, prezio publikoa izanen da ikastaroak pertsona bakoitzeko duen kostuaren %50.
JARDUERA GUZTIETARAKO ARAU OROKORRAK ETA HOBARIAK
Arau orokorrak
–Prezio publikoa ordainduko da jarduerarako izena ematen denean, salbu araudi honetan ezarritako salbuespenetan.
–Helduentzako kirol tarifetan (salbu hirugarren adinekoentzako gimnastika arinean) eta kultura jardueretan, ordainketa zatikaturik egiten ahal da (iraila-abendua), penalizaziorik gabe.
–Behin jarduera hasirik ez da dirurik itzuliko, salbu jarduera bertan behera uzten bada.
–Istripuek eragindako bajengatik edo gaixotasunengatik bakarrik itzuliko dira kuotak, betiere aldez aurretik aurkeztuta mediku arduradunaren txostena.
–Jarduerek toki kopuru mugatua dute. Mendikur kirolguneak eta Kirol, Kultura eta Euskara zerbitzuek aldatu dezakete jarduera bakoitzeko gehieneko toki kopurua, baldin ez badu eragozpen larririk sortzen.
–Matrikulatu direnek soilik parte har dezakete jardueran, beren matrikulari dagokion ordutegian.
–Urtarriletik aurrera, jarduera guztietan onartuko dira inskripzio berriak, toki hutsak betetzeko. Tarifak hilabete osoka hainbanatuko dira, ez klaseka.
Hobariak
–Tarifan %10eko hobaria izanen dute familia ugariek, familia gurasobakarrek, %33tik gorako desgaitasuna dutenek eta iraupen luzeko langabeek, frogagiriak aurkeztu ondoren.
–Tarifan %50eko hobaria izanen dute errenta bermatua jasotzen duten familia unitateek edo Nafarroako Gobernuak antzekotzat jotako egoeraren batean daudenek. Aurkeztu beharko dituzte inguruabar hori behar bezala frogatzen duten agiriak.
–Tarifan %15eko hobaria izanen dute premia bereziak dituztenek (osasun mentala, Administrazioak esku hartu beharra adingabeen zaintzan, genero indarkeria eta adingabeei lotutako esku-hartze edo salaketa judiziala) eta/edo esku hartze programa batean daudenek (familiari edo gizarte-gatazka bati lotuta), baldin eta oinarrizko gizarte zerbitzuak adierazi badu badela babesgabetasunerako arriskua.
Azken bi hobariak behar bezala frogatu behar dira, eta beharrezkoa izanen da aldeko txostena izatea, profesionalek egina, hau da, diagnostikoan eta tratamenduan parte hartu duten zerbitzuetako profesionalek egina: osasun mentaleko zentroak, emakumeentzako arreta zerbitzuak, adingabeen babesean espezializatutako zerbitzuak edo oinarrizko zerbitzuak.
Hobariak ezin dira metatu.
Iragarkiaren kodea: L2411878