169. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Herri-lurretako aprobetxamenduak eskatzea

Laborantzako herri-lurren 5. lotearen aprobetxamendua eskatzeko epea irekitzen da.

Herritar interesdunak gonbidatzen dira lehentasunezko aprobetxamenduko edo adjudikazio zuzeneko eskaera aurkeztera udal bulegoetan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, udal idazkaritzan emanen zaien eredu ofiziala erabiliz; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 181. artikuluan xedatutakoarekin.

Martzillan, 2024ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Esther Villanueva Úcar.

Iragarkiaren kodea: L2411866